Amurrioko Iñaki Bea Jauregi futbolari ohiak jasoko du 2023ko Urrezko Guk Saria

 

Iñaki Bea Jauregi (Amurrio, 1978ko ekainaren 27a) futbolari ohi eta entrenatzaile amurrioarrak 2023ko Urrezko Guk saria jasoko du aurten, martxoaren 18an, larunbatean, Amurrio Antzokian ospatuko den galan. Urrezko Guk Txapelketaren Batzorde Antolatzaileak, gaur egun Soriako Numancia Kirol Elkartea zuzentzen duen Bea Jauregi aukeratu du, eta sari hori Kirol Espirituaren Saria kategorian jasoko du.

Aintzatespenak futboleko profesional gisa egindako ibilbidea nabarmendu nahi du, bai jokalari, bai entrenatzaile gisa, bi postuetan arrakastak lortu eta kirolak gizarteari ematen dizkion balioak indartzen lagundu duelako.

Jokalari gisa, Lorca Deportiva CFn sartu aurretik, –talde horrekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuen– Iñaki Bea Jauregik talde hauetan jokatu zuen: SD Llodio, SD Amorebieta, Amurrio Club eta CF Ciudad de Murcia. 2007-2008 denboraldian lehen mailan debutatu zuen Valladolid taldearekin eta taldeko entrenatzailea zen Jose Luis Mendilibarren eskutik. Denboraldi bat lehenago, talde horrek konfiantza jarri zuen berarengan Espainiako futbolaren maila gorenera igotzeko. 2009ko uztailean Real Murtziara iritsi zen bi denboraldirako fitxatuz. 2010ean, klubarekin zuen kontratua eten ondoren, Bundesligara igo berria zen Wacker Innsbruck talde austriarrean sartu zen. Austrian bi denboraldi bikain jokatu zituen Tiroleko talde historikoarekin, mailari eusteko hasierako helburua lortuz.

Entrenatzaile gisa, AFE Selekzioarekin debutatu zuen Korantina Homes Cup 2021 txapeletan, eta irabazi egin zuen. Aurretik UD Levanteko eta SD Eibarreko bigarren entrenatzailea izan zen Jose Luis Mendilibarrekin lehen mailan. 2022ko otsailaren 24an, Dominikar Errepublikako futbol selekzioko hautatzaile bihurtu zen. Dominikar Errepublikako selekzio nazionalen arduradun gisa 2023ko maiatzean Indonesian jokatuko den 20 urtez azpiko Munduko Txapelketarako eta 2024an Parisen izango diren Joko Olinpikoetarako sailkapen historikoa lortu du. 2022ko azaroaren 11n, Soriako Lehen Federazio mailan ari den Club Deportivo Numanciako entrenatzaile aukeratu zuten.

Amurrioko Udalak amurrioarren proposamenak jasoko ditu 2023ko jaietarako

Udalak prestatutako formularioa urtarrilaren 9tik 20ra bete ahal izango da 2023ko Amurrioko jaien egitaraua prestatzeko proposamenak jasotzeko. Proposamenak aurkezteko epea amaituta, Udalak proposamenak bideragarriak diren aztertuko du, eta, ondoren, jaietako lantaldean, jasotako proposamenak aurkeztuko dira eta lehentasunak ezarriko dira. Jaietako lantaldea talde irekia da, eta hilean behin biltzen da, nahi duten guztiek parte har dezaten. Proposamenak lehenesteko bilera urtarrilaren 31n izango da, 18:00etan, Amurrioko Udaletxean.

Zer proposamen mota aurkez daitezke?

Kultura-, kirol-, gastronomia- eta musika-jardueren proposamenak aurkez daitezke, besteak beste.


Nork aurkez ditzake proposamenak?

Edozeinek


Noiz?
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9tik 2023ko urtarrilaren 23ra bitartekoa da.

Zenbat proposamen aurkez ditzaket?

Nahibeste proposamenen aurkeztu daitezke. Pertsona edo kolektibo bakoitzak nahi dituen proposamen guztiak aurkez ditzake.


Non aurkeztuko dut proposamena?

Esteka honetan: https://forms.gle/Yd2r6y6sErdXMyNd9 

Amurriok otsailean ekingo die berriro jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko Mugiamurrioren programei

Amurriok otsailean berrekingo die Mugiamurriotik bultzatutako jarduerei, jarduera fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Bizitza Aktiboa Osasunerako 55+” programekin. Horretarako, beste epe bat irekiko da, parte hartu nahi duten pertsona guztiek bizitza osasungarriaren proiektu honekin bat egin ahal dezaten. Bi programa horiekin batera, Kultur Etxean jarraipena emango zaio orientazio-zerbitzuari, hitzordua eskatuta, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa otsailaren 2an hasiko da. Ostegunetan egingo da Nagusi Etxean eta bi talde izango ditu, 10:30ean eta 12:00etan. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, modu aktibo eta gogobetegarrian, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programa otsailaren 1ean hasiko da, astearteetan egingo da Reforren eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren helburua 55 urtetik gorako biztanleen artean zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea da, jarduera fisikoa bezalako ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, bai eta bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko funtzionamendu motibazionala optimizatzeko estrategiak ere.

Programan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara. 619411732 telefono-zenbakira deituz ere eman ahal izango da izena.

Orientazio-zerbitzua

Orientazio zerbitzua Mugiamurrioren pieza garrantzitsua da, eta Kultur Etxean gauzatzen jarraitzen da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio zerbitzura joateko hitzordua 619411732 telefono-zenbakira deituz edo  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz eskatu beharko da.

Bilboko heriotza gaitzesteko eta kondenatzeko Erakunde-Adierazpena

Genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzean parte hartzen duten eragile guztiek 2014ko maiatzaren 16an sinatu zuten erakundeen arteko jarduketa eta koordinazioko erakunde-protokoloa, genero-indarkeriaren biktimen arreta hobetzeko. Hain zuzen, dokumentu horretan ezarritakoa betez, udal honek erabaki du udaleko alderdi politiko guztien eskutik honako hau onartzea:

Bilboko heriotza gaitzesteko eta kondenatzeko Erakunde-Adierazpena

Ondo dakigun bezala, emakumeen kontrako indarkeria, gure gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren sinbolo basatiena da, eta emakumeen duintasunaren eta integritate fisiko eta moralaren kontrako atentatu jasanezina da eta, ondorioz, Giza Eskubideen bortxatze larria eta onartezina dakar berarekin.  

Bilboko emakume baten erailketa dela eta, hilketa horren aurreko gure erabateko gaitzespena adieraziz.

Hori dela eta, Amurrioko Udalak adierazten du

1.- Amurrioko Udalak guztiz kondenatzen du Bilboko heriotza, eta horri dagokienez, erabat arbuiatzen eta sumintzen duela adierazten du.

2.- Solidariotasun eta hurbiltasun osoa erakusten dio biktimaren familiari eta lagunei.

3.- Gogorarazten dugu gizarteko gaitz horren aurka elkarrekin borrokatzeko erantzukizuna eta premia ditugula gizartearen, erakundeen eta herritarren instantzia guztiok, eta ahotsa altxatu eta salatu egin behar dugula erabat eta salbuespenik gabe indarkeria edota bortxa matxistaren edozein zantzu.

4.- Gainera, biktimen eta senideen esku jarri behar ditugu genero-indarkeriako kasuei aurrea hartzeko eta arreta eskaintzeko beharrezkoak diren baliabideak.

5.- Amurrioko herritarrei gogorarazten die milaka emakumeri zuzenean eragiten dieten gertakari mota horiek ez daudela gizartetik eta eguneroko bizitzatik heriotza hauek emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen handiena da, baina egunerokoan emakumeen aurkako eraso horien adierazpen eta jarrera asko gertatzen dira, eta horiek guztiak kondenagarriak eta gaitzesgarriak dira.

6.- Ildo horri jarraikiz, herritarrak animatzen ditugu jarrera aktiboa hartzera emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean: berau salatzera, ez onartzera, isilik ez egotera eta biktimei babesa erakustera.

7.- Halaber, bat egiten dugu Amurrioko Mugimendu Feministaren deialdiarekin, 2022ko abenduaren 30ean 19:00etan Amurrioko plazan bost minutuko kontzentraziora hilketa honen aurreko gaitzespena adierazteko.

 Amurrion, 2022ko abenduak 29

Amurriok 56 plaza dituen aparkaleku berria du Etxegoien kalean

Aste honetatik, Amurriok aparkatzeko gune berria du Etxegoien kalean. Aparkaleku berriak 56 plaza ditu, horietako bi egokituak, eta lanek 307.896 euroko inbertsioa eskatu dute.

“Etxegoien kaleko aparkaleku berria funtsezko jarduketa da gune estrategikoa den eremu horretako, izan ere, inguruan hiru ikastetxe daude. Gainera, lan horiei esker, Etxegoien kalea berrantolatu ahal izan da, eta segurtasuna hobetu da ikastetxeen irteeran eta haien ingurunean”, azaldu du Txerra Molinuevo alkateak.

Etxegoien kaleko aparkaleku berri horrek Amurrioko herritarrek AmurriokoEKIN udal aurrekontu parte-hartzaileen programan hautatutako proiektuetako bati erantzuten dio. Jarduketa horrek, gainera, inguruan dauden Aresketa Ikastola, Zaraobe Institutua eta Amurrioko Haurreskola Tantaka ikastetxeen ekipamendu osagarria sortzea ekarri du.

Galtzadaren berrantolaketa

Aparkalekuaren eraikuntzarekin batera, eta inguruan egindako azterlanaren ondoren, galtzadaren berrantolaketa ere egin da. “Ibilgailuen zirkulazioaren bideragarritasuna hobetzeko asmoz, Etxegoien kaleko erreiak handitu eta berriro margotu dira, eta horretarako zenbait aparkaleku kendu dira. Ibilgailuak hobeto zirkulatzeko erreiak zabaltzeak, kaleko eta ikastetxeen inguruko bide-segurtasuna hobetuko duten txikane txikiak egiteko aukera eman digu”, azaldu du Molinuevok.

‘Konpondu.amurrio’, ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua sustatzeko konponketa-negozioen bilatzaile berria

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua jarri du abian. Proiektuaren helburua udalerriko egungo kontsumo-eredua aldatzea da, jasangarriagoa izan dadin. Webguneak lau gune nagusi ditu: auto-konponketa sustatzeko, ordezko piezak erosteko, konponketa-establezimenduak bilatzeko eta esteka interesgarriak.

http://konpondu.amurrio.eus - http://amurriorepara.amurio.eus webguneak gure produktuen bizitza luzatzeko informazioa, aholkuak eta tresnak eman nahi ditu. Horren barruan, Amurrion konponketan jarduten duten establezimenduen bilatzaile bat dago, hainbat kategoriatan banatuta eta udalerriko konponketa-negozio guztiak ikus daitezkeen maparekin.

“Webgune horren oinarria konponketa lanak egiten dituzten udalerriko negozioen bilatzailea da. Bertan, konpondu nahi dugun produktua tekleatuz, zein kategoria bilatu nahi dugun aukeratuz edo udalerriaren mapan zuzenean, produktu hori konpontzen duten establezimenduak bilatu ahal izango ditugu. Hor agertuko dira establezimenduak, horien informazio orokorra, ze produktu konpontzen dituen, non dagoen, ordutegia eta kontaktua” azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Proiektu honekin hainbat helburu lortu nahi dira:

  • Herritarrei berrerabilerarako aukera praktikoa eskaintzea.
  • Herritarrei prebentzioaren eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak helaraztea.
  • Bigarren eskuko objektuen trukea duintzea.
  • Hondakinak tokian-tokian eta egunero sortzea prebenitzea.
  • Kontsumo jasangarria
  • Produktuen balio-bizitza luzatzea.
  • Lehengaien eta energiaren kontsumoa murriztea.
  • Konponketa- eta autokontratazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko negozioak ikusaraztea eta horien erabilera sustatzea.

“Alferrik galtzearen kultura nagusi den munduan bizi gara.  Zerbait apurtzen denean, bota eta gauza batzuen ordez beste batzuk eskuratzen ditugu, estreinatzeko eta kontsumitzeko dugun beharra asetzeko. Gaur egun bizi dugun klima-krisi egoeran, beharrezkoa da gure kontsumo-eredua aldatzea eta bota baino lehen konpontzen duen beste eredu arduratsuagoa ezartzea. Hori dela eta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua funtsezkoa da produktuei bigarren bizitza emateko eta mundu jasangarriagoaren, bidezkoagoaren eta solidarioagoaren alde egiteko”, adierazi du Molinuevok.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.