Amurrioko mendi publikoetako larreen aprobetxamendurako eskaerak, 2027

Amurrioko mendi publikoetako larreen aprobetxamendurako eskaerak, 2027

 
2027. urtean Amurrioko mendi publikoetako larreen bazka erabili nahi duten abeltzainek 2026ko azaroaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak Amurrioko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), 09:00etatik 14:00etara.
Eskaerarekin batera, abeltzaintza ustiategiaren datuak, abelburu kopurua, animalien belarritakoen identifikazio zenbakiak eta jaiotze datak aurkeztu beharko dira.
Abere guztiek indarrean dagoen araudian ezarritako osasun, identifikazio eta mugimenduen kontrolerako baldintzak bete beharko dituzte.
Ugaltzeko arrak mendira sartzeko, Udalaren baimena eta larre berberetan espezie bereko abereak bazkatzen dituzten gainerako abeltzainen adostasuna beharko dira.
Larreen aprobetxamendurako baimena emateko, udal ordenantzan ezarritako betekizunak eta aplikatu beharreko osasun baldintzak bete beharko dira.

Inprimatu   E-maila