Amurrio Iocus proiektuan murgilduko da, elkarrekin sortzeko, partekatzeko eta hazteko artearen inguruko topaketan

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin eta Teklakekin batera, Iocus proiektua jarri du abian. Artearen inguruko topaketa- eta lankidetza-proposamena da, eta elkarrekin biltzea proposatzen du, elkarrekin sortzeko, partekatzeko eta hazteko espazioak eta ideiak sortzeko moduari buruz gure buruari galdetzeko.

Proiektu honen garapena Udalaren Kultur Plan Estrategikoaren aktibazioaren barruan dago. “2020an diagnostikoaren lehen fase bat egin ondoren, 2021ean zehaztu genuen zein izango zen datozen 10 urteetan horien ondorio izango diren kultur politikak eta ekintzak egituratzeko gure Kultur Plan Estrategikoa,” azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Iocus proiektuak Susana Corbella komisarioak eta herriko 3 artistak, Nerea Canivek, Salvador Castañedak eta Guillermo Trujillanok osatutako lantaldea du. Talde horrek garatuko du artearen inguruko topaketa- eta lankidetza-proposamena, gure burua modu ezberdinean ikusi ahal izateko espazioak eta ideiak sortzeko moduari buruz hausnartu nahi du. Bertan, sortzea partekatzea eta haztea da.

Iocus herritarren parte hartzera irekita dago, eta 2023ko lehen hiruhilekoan Amurrion egingo diren sorkuntza kolektiboko 3 prozesuetako batean parte hartzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu.

Topaketa, artea eta jolasa

Iocus proiektuak 3 topaketa-prozesu paralelo gauzatzea proposatzen du. Prozesu horietan, Amurrioko testuinguruko hainbat diziplina eta ikuspegi artistikori lotutako 3 artistak, esperimentazio sortzaile kolektibotik kultura bizitzera gonbidatuko dituzte herritarrak.

Aipatutako 3 prozesuetako bakoitzak hainbat arte-diziplina izango ditu lanerako oinarri. Artisten erronka nagusia euren taldeak osatzen dituzten pertsonei euren diziplina artistikoak(ek) kontzeptualki zein teknikoki eskaintzen dituen(dituzten) funtsezko zenbait aukera erakustea, eta ezagutza hori eskuratzetik abiatuta, esperimentaziorako espazioa ahalbidetzea izango da.

Hiru prozesuak diziplina artistiko desberdinetatik abiatuko dira eta pertsona ezberdinak izango dituzte protagonista, baina guztiek esperimentatzeko metodo bera partekatuko dute, jolasa.

Hauek dira programatutako hiru topaketak:

 

“LEKUZ KANPO. LABORATEGI KULTURALA” Nerea Canive

Eguna eta ordua: 2022ko urriaren 21a, ostirala, 12.00etan

Lekua: Amurrioko Kultur Etxeko areto nagusia

Saio horiek gure egunerokotasunaren parte diren tokiak sormen gune bihurtzea proposatzen dute, artistikoki esku hartu ahal izateko. Zein lekuri buruz ari gara? Parte-hartzaileek aukeratzen dituztenei buruz; zein esku-hartze artistiko? Taldeak gauzatzen duen sortze-prozesutik sortzen direnak. Kontua, Amurriora beste begi batzuekin begiratzea eta bertako biztanleen begiradaz bustitako bazterrez jabetzea da.

 

“A PHONE” Guillermo Trujillano

Eguna eta ordua: 2022ko urriaren 23a, igandea, 18:30ean

Lekua: Villa Fe Eraikina. Bigarren solairua. (Sarbidea igogailutik)

Saio horien helburua Amurrioko elkarteen lana ikusaraztea da, bertako biztanleen arreta erakarriz, dauden kultur proposamenak bilduko dituen espazio publikoan dagoen telefono mugikor erraldoiaren bidez. Saio horietan parte hartzen dutenek hainbat APPz osatutako sistema eragilea garatuko dute, ordezkatutako erakunde bakoitzeko bat. Ondoren, elkarte bakoitza arduratuko da edukiak eguneratzeaz. Umoretik eta sormenetik diseinatuko dira, eta herritarren begirada erakartzea izango dute helburu.

 

“AUTORRETRATUA” Salvador Castañeda

Data eta ordua: 2022ko urriaren 29an, larunbata, 12.00etan

Lekua: Amurrioko plaza

Saio horiek arbasoetan murgiltzea proposatzen dute, parte-hartzaileen sustraiak ezagutzeko espazioan - denboran. Irudi eta zuhaitz genealogikoen behaketaren bidez, familiaren historia dokumentatzeko eta kontserbatzeko bitakora koaderno pertsonalak sortuko dira. Guztia modu sortzailean, parte-hartzaile bakoitzak gai honetara ikuspegi artistikotik hurbiltzeko aukera izan dezan.

*Proiektu honek ez du Artium Museoaren laguntzarik, urriaren 18an argitaratutako prentsa-oharrean adierazi zen bezala. Hala ere, Amurrioko Udala lanean ari da erakundearekin elkarlanean Kulturaren Plan Estrategikoaren etorkizuneko ekintzetan.

Amurrioko kultura eta sorkuntza arloko eragileen arteko lehen topaketa

Joan den uztailaren 21ean, Amurrioko Katekesiaren Aretoak herriko kultur eta sormen eragileen arteko lehen topaketa hartu zuen, Kulturaren Plan Estrategikoa aktibatzeko ekintzen barruan.

Eragileen arteko loturak sortu eta finkatzeko idealarekin, lehen topaketa horren helburua aldian-aldian harremanak izateko eta elkarrekin egoteko testuinguru egokia sortzeko lan-metodologia ezartzea izan zen, horrela, proiektuak partekatzeko, lankidetzak bilatzeko eta sinergiak sortzeko. Hori guztia baterako sorkuntzatik abiatuta, hau da, parte-hartzea horizontaltasunetik planteatuko da, Udala kultur eragile bat gehiago izanik.

KPEko idazkaritza teknikoaren talde arduradunak lan-proposamen hau egin zuen: urtean 2 topaketa egitea, lehenengoa urrian eta bigarrena apirilean/maiatzean; bertan, interesdunek, alde batetik, dagokien seihilekoko proiektuak eta programazioa partekatu ahal izango dituzte, eta, bestetik, beste eragile batzuekin harremanak izan eta hitz egin ahal izango dute, puntu komunak aurkitzeko, lankidetza-proiektuak sortzeko, eta abar. Horrela, pixkanaka, topaketen eta elkarrizketen bitartez, elkarren eta bakoitzaren jarduera ezagutzea sustatuko da, eta eragileen arteko lankidetza eta sinergiak sortuko dira.

Proposamena aho batez onartu zen, eta hurrengo foroa datorren urrian egingo da. Pertsona, banakako eragile, elkarte edo talde kultural eta sortzaile guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie. Bai eta jarduera nagusia kulturala ez duten baina zeharka Amurrioko kulturaren garapenerako eragile estrategikoak diren edo izan daitezkeen eragileei ere –norbanakoak, kolektiboak edo Udaleko sailak–.

“ÁNFORA DE BREA I”, “NAVE INDUSTRIAL” eta “ATARDECER” lanek irabazi dute Amurrio Hiribildua XXXVI. Lehiaketa Artistikoa

Amurrioko Udalak antolatutako Amurrio Hiribildua 2022 XXXVI. Lehiaketa Artistikoak baditu irabazleak. Guztira, epaimahaiak baloratu dituen 54 lan aurkeztu dira lehiaketaren edizio honetara.

Lehiaketako lehen saria, “Ánfora de Brea I” lanak jaso du, Miriam Isasi Arce bilbotarraren pinu-brea hautsean oinarritutako urtinta. 4.000 euro eta oroitzapenezko eskultura bat jasoko ditu. Epaimahaiak lan horren egitura tekniko bikaina baloratu du, baita obraren harmonia handia ere, gai ia organikotik abiatuta, ehunduren eta xehetasunen sorta askotarikoan adierazia, ondo gauzatua, grisen sorta bizigarriaren barruan. Lanak izenburutik bertatik iradokitzen den misterioa, hutsunea eta iluntasuna transmititzen ditu, baita, oro har, iradokitzailea eta poetikoa den brea hautsaren teknikatik ere.

Taulari itsatsitako paper gaineko grafito akrilikoa den José Reyes Ramos Rodriguezen “Nave industrial” lanak jaso du 1.500 euroko bigarren saria. Gauzatze tekniko egokiaz gain, epaimahaiak lanak eduki oneko emaitza duela baloratu du, efektismoa bilatu barik, kontrasteei eta argi-ilunari eskainitako lana izan arren. Exhibizionismorik eza gris-gamaren erabilera harmoniatsuarekin dator bat, irudi leun eta lasaia osatuz.

1.000 euroko herriko saria, Fernando Muñoz Martínezentzat izan da, “Atardecer” lanarengatik. Taula gaineko olio-pintura da, eta epaimahaiak lan hori etorkizuneko apustu gisa baloratu du, gorabidean dauden ibilbide profesionalak animatzeko beharraz ohartarazita.

Lehiaketako epaimahaia Lourdes Vicente Gasteizko ID arte Diseinu Goi Eskolako ilustrazio irakasleak, Kontxa Elorza EHUko Arte Ederretako fakultateko eskultura eta arte eta teknologia saileko irakasle titularrak eta Iñigo Sarriugarte EHUko Arte Ederretako fakultateko arte eta musikaren historia saileko irakasle titularrak osatu dute.

Erakusketa La Casonan

Gaur 19:00etan La Casonan sari banaketa egin ondoren, urriaren 27ra arte ikusgai izango diren 18 lan hautatuen erakusketa inauguratuko da.

 

 

Arte Eskolako, Herri Musika Eskolako eta Udal Dantza Eskolako matrikulazio irekia

Amurrioko Arte Eskolak datorren ikasturterako tailerren eskaintzarekin jarraituko du. Helduentzako proposamen berri bat nabarmentzen da, antzerki tailerra. Halaber, Herri Musika Eskolak eta Udalaren Dantza Eskolak ohiko eskolak ematen jarraituko dute

Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoan egiten diren tailerretarako izen-ematea irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Herri Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 9an bukatuko da. Bi aurrematrikula horiek aurrez aurre egin ahal izango dira Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara.

Udalaren Dantza Eskolaren kasuan, matrikulazioa Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egingo da, modu presentzialean zein online.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023.pdf)HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023199 kB08-07-22 08:54
Download this file (HERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)HERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEAHERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEA296 kB08-07-22 08:54
Download this file (DANTZA 2022-2023.pdf)DANTZA 2022-2023DANTZA 2022-2023122 kB08-07-22 08:53
Download this file (DANTZA ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)DANTZA ESKOLA IZEN EMATEADANTZA ESKOLA IZEN EMATEA130 kB08-07-22 08:53
Download this file (ARTE ESKOLA TAILERRAK.pdf)ARTE ESKOLA TAILERRAKARTE ESKOLA TAILERRAK420 kB08-07-22 08:53
Download this file (ARTE ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)ARTE ESKOLA IZEN EMATEAARTE ESKOLA IZEN EMATEA313 kB08-07-22 08:53

Zine ordutegia Amurrio Antzokian

Amurrio Antzokiko zinema-programazioaren ordutegiak aldatzeko iradokizunak jaso direnez, 2022ko urriaren 17ra arte gai horri buruzko datuak bilduko dira.


Hurrengo estekan zine programazioaren ordutegiari buruzko 4 galdera dituen galdetegi labur bat erantzun daiteke. Halaber, Amurrio Antzokian urriaren 17ra arte programatutako saioetan galdera berberak egingo zaizkie bertaratutakoei.

 

Galdetegia

“Uda Artistikoa” programak antzerki-, musika-, argazki- eta eskulan-tailerrak proposatzen ditu

Amurrioko Udalak uda honetan ekingo dio berriro ere 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako “Uda Artistikoa” tailerrari. Bertan, lau diziplina artistiko osagarri gauzatuko dira: argazkigintza, antzerkia, musika eta eskulanak. Aisialdi artistikoko programa uztailaren 4tik 28ra egingo da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik Kultur Etxean plaza guztiak bete arte.

 “Uda Artistikoa” proiektuaren helburua artea haurtzaroko jolas- eta esperientzia-espazioaren parte izatea da, uda sormen-espazio desberdinak ezagutzeko pizgarri bihur dadin. Aurreko ikasturteetan hasitako prestakuntza artistikoko ekimenarekin lotzen den proposamena da, eta Eskola Artistikoaren eskaintza artistikoaren, prestakuntzakoaren eta aisialdikoaren testuinguruan dago.

Guztira,  6 eta 12 urte bitarteko umeen bi taldetan banatuko diren 30 plaza planteatzen dira. Jarduerak astelehenetik ostegunera egingo dira, goizeko 9:30etik 12:30era, San Anton plazako gune estalian, Kultur Etxeko instalazioen laguntzarekin. Planteatutako talde bakoitzak lau diziplinetako bi landuko ditu egunero.

Izen-ematea zabalik dago jadanik Kultur Etxean, eskainitako plazak bete arte. Amurrion erroldatutako pertsonentzako tasa 72,09 €-koa da, eta 133,50 €-koa udalerrian erroldatu gabeentzat.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.