Amurrioko Udalak ludoteka egokitzeko proiektua onartu du

  • Ludoteka berriak, 3 gela edo jolasgune jasoko dituen gune diafanoa izango du, eta, gainera, komunak eta aldagelak egongo diren gune zentral bat.

Amurrioko Udalak Dionisio Aldama kaleko 1. zenbakian dagoen udal lokala ludoteka gisa egokitzeko proiektua onartu du. Lokala egokitzeko proiektua onartu ondoren, obren lizitazioa egingo da.

Ludoteka baten proiekzioa izan zen Amurrioko herritarrek 2019ko AmurriokoEKIN aurrekontu parte-hartzaileen programaren barruan hautatutako ekintzetako bat. Proiektu hori gauzatzeko, Dionisio Aldama kaleko 1. zenbakian dagoen eta 171,15m2-ko azalera duen udal-lokalaren barrualdea zaharberrituko da.

Udalak onartutako proiektuak jasotzen duenez, ludoteka berriak, 3 gela edo jolasgune jasoko dituen gune diafanoa izango du, eta, gainera, komunak eta aldagelak egongo diren gune zentral bat. Lokala egokitzeko lanak gauzatzeko, 5 hilabeteko epea izango dutela aurreikusten diren obrak lizitatu beharko dira.

Amurriok bat egin du Dagazekin, Dantza Garaikidearen Zaleen Sarearekin

  • Zirkuitu honen parte izateko hiru modu egongo dira, asteroko edo noizbehinkako saioetan parte hartzea edo ikusle gisa
  • Amurrioko Antzokiak ostegunetan hartuko ditu asteroko dantza saioak, martxoaren 11tik aurrera; parte hartzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eman beharko da izena.

Dagaz Sarea martxoaren 11tik aurrera helduko da Amurriora, Amurrioko Udalaren harrerarekin, eta Proyecto Larrua konpainiaren eskutik ekingo dio bere abenturari. Dantza garaikidearen zaleak zorioneko daude; izan ere, aukera izango dute sarean modu aktiboan parte hartzeko, saioetara joanez eta baita ikusle gisa ere.

“Zuzeneko dantza eta arte eszenikoak definitzen dituen jarduteko modu artisanal bat markatzen du DAGAZ programak. Helburua dantza garaikidearen jardunbidea sustatzea da, Euskadin dantza garaikideko talde amateurren sare bat sortuz”, adierazi dute Dagaz Saretik. Zirkuitu horretan hiru modutan parte hartu ahal izango da, modu aktiboan, asteroko edo noizbehinkako saioekin, edo ikusle gisa.

Dantzatzeko, sortzeko eta partekatzeko saioak ostegunetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, martxotik maiatzera, Proyecto Larruaren eta Euskal Herriko koreografoen eskutik. Noizbehinkako saioak ere egongo dira, Dagaz sareko koreografoekin dantzaz eta mugimenduaz gozatzeko. Gainera, dantza garaikideaz ‘ikusle berezi’ gisa gozatzeko aukera ere badago, Amurrion edo Dagaz Sareko beste udalerri batzuetan egiten diren emanaldietara joan ahal izateko.

Izena emateko bidali mezu elektronikoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Asteroko dantza-saioek 15 lagunentzako lekua izango dute; hautatuen zerrenda izen-ematearen arabera egingo da.

Amurrio izango da Euskadiko hainbat herritan hedatzen ari den Dagaz Sarean parte hartuko duen Arabako lehen herria. Herri horien artean daude Durango, Berriz eta Trapaga Bizkaian, eta Zumaia, Lezo eta Hernani Gipuzkoan.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.