Games Academyk tailer bat antolatu du Amurrion, aldez aurreko ezagutzarik gabe bide-jokoak egiten ikasteko

  • Amurrio Bidean-ekin lankidetzan, Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko Gasteizko campuseko F2P ekimenak antolatu du tailerra ekainaren 30ean, Amurrio Bidean-en instalazioetan, 14 urtetik gorako gazteentzat.

 

Amurrio Bidean-ek, Euskadiko erakundeek Gasteizko F2P Campusaren bidez Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko eta gazteen artean bokazio berriak sortzeko bultzatutako Games Academy ekimenarekin elkarlanean, tailer bat antolatu du ekainaren 30ean, 10:00etatik 14:00etara, Amurrioko El Reforreko instalazioetan.

Aldez aurreko ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak sortzeko tailerraren helburua bertaratutakoei, aurretik ezagutzen ez zituzten tresnen erabilera hurbiltzea da. Bideo-jokoen garapenaren mundura modu errazean gerturatzea da xedea. Bestalde, parte-hartzaileek euren lehen mailak, mekanikak eta menuak sortu ahal izango dituzte, ikusizko oso tresna errazak erabiliz, eta horrela, lehen hartu-eman atsegin eta erraza izango dute bideo-jokoen munduarekin. Gainera, hutsetik hasita joko bat egiteko aukera ere izango dute.

“Tailerra bertaratutakoen jakin-mina eta interesa pizteko da, etxetik ikasten eta bideo-jokoak egiten jarraitu ahal dezaten, erabiltzen ikasi dituzten doako tresnekin. Azken batean, mundu mailan eta gure herrialdean etengabe hazten ari den sektore batean bokazioa piztea da helburua”, azaldu dute Games Academytik.

2018an, Espainiako bideo-jokoen industriak 1.530 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen (aurreko urtean baino % 12 gehiago) eta dagoeneko 6.000 pertsonari baino gehiagori ematen die lana. Bestalde, bideo-joko horiek diseinatzeko eta garatzeko behar diren profilak askotarikoak dira, eta horrek esan nahi du sektore horretan interesa duten gazteek aukera ugari dituztela.

Doako izen-ematea

Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Amurrio Bidean-en, 945891721 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. 14 urtetik aurrerako gazteei dago zuzenduta bereziki, eta ez da beharrezkoa izango aurretik gaiari buruzko ezagutzarik izatea.

"Poetak maiatzean" Nazioarteko Jaialdia Amurriora helduko da maiatzaren 7tik 18ra

  • Maiatzaren 7tik aurrera, 'Kristalezko orriak' ekimenaren barruan, Amaurreko ikasleak poema-zatiekin apainduko dituzte udalerriko hainbat establezimendu.

“Poetak Maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdia Amurriora helduko da maiatzaren 7tik 18ra, poesia herritarren artean zabaltzeko asmoz. Edizio honetan, 'Kristalezko orriak' ekimena egingo da lehen aldiz Amurrion, 30 establezimendutan baino gehiagotan.


Amaurre ikastetxeko bigarren hezkuntzako laugarren mailako ikasleak, hainbat olerki zatirekin hasi dira gaur herriko saltokietako erakusleihoak apaintzen, eta baita beste eraikin batzuk ere, udaletxea eta Amurrio Antzokia besteak beste.


Herria apaindu ondoren, maiatzaren 18an nazioarteko poetak Amurrion elkartuko dira. Goizean, 12:00etan, bisita egingo dute Amaurre ikastetxera eta bertan topaketa bat izango dute ikasleekin. Arratsaldean, 18:00etan, La Casonako erakusketa aretoan, poeten eta herritarren arteko topaketa izango da. Bertan, olerkiak errezitatu eta euren bizipenak kontatuko dituzte. Amaitutakoan, trukea egingo da bertaratutakoekin.

Uda honetan Amurriok kalera aterako du kultura, 'Udako kultura tantak - Cultura a pie de calle' programarekin

Jarduerak, antzerkia, zinea eta formatu txikiko kontzertuak, ekainetik irailera programatuko dira

“Osasun egoera dela eta ekitaldi eta jai handirik gabeko urte honetan, iaz hain harrera ona izan zuen aire zabaleko kulturaz betetako uda baten aldeko apustua egiten dugu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak

Jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute, eta jendeak eserita egon beharko du, segurtasun-arauak betez, 6 urtetik gorakoek maskara nahitaez erabili beharko dute eta higiene- eta osasun-neurrien protokoloa bete

 

Amurrioko Udalak udako hilabeteetan kultura kalera ateratzeko apustuari eusten dio. Iaz bezala, ekainetik irailera, ‘Udako Kultur tantak - Cultura a pie de calle’ ekimenak antzerkia, udako zinema eta formatu txikiko kontzertuak programatuko ditu, bertako eta eskualdeko artistei babesa emateko.

“Osasun egoera dela eta ekitaldi eta jai handirik gabeko urte honetan, iaz hain harrera ona izan zuen aire zabaleko kulturaz betetako uda baten aldeko apustua egiten dugu. Gainera, horrela, gure artistak ere babestu nahi ditugu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak

Programatutako jarduera guztiak osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira une oro. Ikuskizun seguruak izateko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du. Gainera, eremuan sartuaz batera derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorakoentzat, eta higiene- eta osasun-neurrien protokoloa beteko da, eskuak garbitzea, besteak beste.

 

Ekaineko programazioa

Ekainak 5: “URBASA”, Kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 10: “MATRAKA MA NON TROPO”, kontzertua. Musika-ikuskizuna, birziklatutako instrumentuekin. 18:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 18: “MARIA RIVERO eta TRIBU BANDA”, pop esperimental kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 19: “BALDIN BADA”, kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 24: “FROZEN II”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 25: MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK, kontzertua. 19:00etan Juan Urrutia parkean.

Ekainak 27: “AMURRIO WHISTLES & CO + CLOVERWIND”, folk kontzertua. 12:30ean Juan Urrutia parkean.

 

Uztaileko programazioa

Uztailak 1: “AMURRIOKO TXISTULARIEN KONTZERTUA”. 19:30ean Villa Fe-n.

Uztailak 2: “LOMOKEN HOBOKEN”, Blues rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 8: “LA LLAMADA DE LO SALVAJE”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 9: “GUILLERMO TRUJILLANO Y LOS OTROS”, kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 16: “GWA YA”, reggae kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 17: “2.984, EL PROGRAMA”, kale antzerkia. 19:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 22: “HASTA QUE LA BODA NOS SEPARE”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 23: “KEU AGIRRETXEA”, pop akustiko kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 29: “4 BANCOS”, rap eta rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 30: “ERIZ P & LAINOPILAK”, rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 31: “LES TAMBOURS DE FEU”, Deabru Beltzak taldearen kontzertua. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

 

Informazio gehiago:

Maite González Bilbao

679 933 356

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Liburu Azoka instalatuko da Amurrion maiatzaren 5etik 9ra bitartean, Elexondo pasealekuan

  • Guztira, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era bisitatu ahal izango diren 12 etxola egongo dira.
  • Asteburuan Jose Luis Urrutia, Inma Roiz, Miren Palacios eta herriko idazleak izango dira azokan, herritarrei liburuak sinatzeko.

Amurrioko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganberak elkarlanean antolatutako Liburu Azoka egingo da aste honetan, maiatzaren 5etik 9ra, Amurrioko Elexondo pasealekuan, Juan Urrutia plazaren parean. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era bisitatu ahal izango diren 12 etxola izango ditu.


Azokan, euskal argitaletxeen eta disko-etxeen euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak aurkitu ahal izango dira. Azokaren helburua irakurketa bultzatzea da, izan ere, jarduera intelektual horrek abentura, intriga, fantasia, historia, erromantze eta beste hamaika gairen inguruko mundu ezberdinetarako ateak irekitzen dizkie adin guztietako pertsonei, eta aldi berean irakurlea beste garai eta leku batzuetara eramaten du.


Idazleen sinadurak


Antolatzaileek baieztatu dutenez, asteburuan zehar idazleak liburuak sinatzera hurbiltzea aurreikusten da. “Oraindik ezin dugu eguna eta ordua zehaztu, baina Jose Luis Urrutia, Inma Roiz, Miren Palacios eta bertako idazleen presentzia aurreikusten da”, adierazi du Asier Muniategik. Gainera, azokako standetako batek “Umorea Euskal literaturan” erakusketa hartuko du.


Azokak osasun agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko ditu. Bestalde, herritarrei arduraz jokatzeko, azokako standak bisitatzerakoan segurtasun-tartea gordetzeko eta gel desinfektatzailea erabiltzeko eskatu zaie.

Amurriok udalerriko lehenbiziko kultura-plan estrategikoaren idazketa esleitu du

  • Kultura-Planaren helburua, kulturaren eta aisialdiaren bidez Amurrioko herritarren bizi-kalitatea hobetzea da.
  • Azken dokumentuak etorkizunerako jarduketa-estrategiak ezarriko ditu, lehentasunezko helburutzat kultura- eta sormen-sektoreari balioa ematea hartuta; hori guztia, udalerriko bizilagunak planaren garapenaren erdian jarrita.

Amurrioko Udalak, beste behin ere kulturaren aldeko apustua eginez, Kultura-Plan bat idatziko du, epe ertaineko ikuspegia lortzeko. Horretarako, ildo estrategikoak eta helburu operatiboak ezarriko ditu, udal-kulturaren panoraman etorkizunerako planteamendu berriei ekin ahal izateko.

Kultura-Planak helburu orokor zabala du abiapuntu: Amurrioko herritarren bizi-kalitatea hobetzea, kulturaren eta aisialdiaren bidez. Horri guztiari Amurrioko Udalak 2020an egindako diagnosi-lan batetik helduko zaio. Lan horrek oinarri dokumental eta estatistiko bat ekarri du, eta ildo estrategikoak horren gainean gauzatu beharko dira.

Ikerketa- eta analisi-lan horren ondorioz, udaleko irakaskuntza-dispositiboen araberako azterketa sektorizatua egin behar izan da, hala nola, Arte Eskola, Musika Eskola, Dantza Eskola, Herri Musika Eskola, Udal Liburutegiak, Amurrio Antzokia eta ekimen komunitarioko beste irakaskuntza-elementu batzuk, Aiara Dantza Taldea, besteak beste.

Amaierako dokumentuak etorkizunera begira jarduteko estrategiak zehaztuko ditu, eta, lehentasunezko beste helburu batzuen artean, Amurrioko kultura- eta sormen-sektoreari balioa ematea bilatuko du. Sektoreari laguntzeko moduak ikertu eta proposatuko ditu, udalerriko herritarrek beti planaren garapenaren erdigunean egon behar dutela kontuan hartuta.

Amurrioko Kultura-Plana egiteko esleipena 18.029 eurokoa izan da, eta Teklak izeneko Komunikazio eta Audientzia Estudioarentzat izan da.

Amurrioko Kultur Etxeak arropen kontsumo arduratsua sustatzeko tailerra jasoko du

  • “Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean?” izenburupean, kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa egiteko tresnak eskainiko dira.
  • Bertaratzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.


Apirilaren 20an, “Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean?” tailerra egingo da Amurrion. SETEM Hego Haizeak eta Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako saioak arropa kontzienteago eta arduratsuago kontsumitzeko tresnak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.


Tailerra, Espainiako Estatuan Arropa Garbia Kanpaina koordinatzen duen SETEM GGKEko prestatzaileek emango dute, eta egun esanguratsuan izango da, apirilaren 24tik, Bangladesheko Rana Plaza erori zenetik 8 urte beteko diren egunetik, gertu, hain zuzen ere. Hori dela eta, antolatzaileek, saioan parte hartzera eta dugun janzteko moduari buelta ematera animatzen dituzte herritarrak.


Arropa kontzienteago eta arduratsuago kontsumitzeko tresnekin batera, “Fast Fashion” delakoak gizartean, ingurumenean eta osasunean dituen eraginak erakutsiko ditu tailerrak, eta baita industria horren kutsadura eta ustiapena, eta batez ere emakumeen eta haurren esplotazioa, murrizteko giltzarriak ere.


Doako aldez aurretiko izena ematea


Tailerra Amurrioko Kultur Etxean izango da, asteartean, apirilaren 20an, 18:00etan. Doako jardunaldia da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.