‘Udako kultur tantak-Cultura a pie de calle’ kultur programak Amurrioko uda amaiera animatuko du

Udaren amaiera gertu dago, baina Amurrioko Udalak ‘Udako Kultur tantak-Cultura a pie de calle’ programaren bidez proposatzen duen kultur jarduerak ez du behera egin. Irailerako programazioan umeentzako tailerrak, musika kontzertuak eta bertso saioa izango dira nagusi.

Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz gauzatuko dira, eta neurri berriak hartuz gero, aurreikusitako jarduera bakoitza egokitu egingo da. Ikuskizun seguruak betetzeko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du.

Iraileko programazioa

Irailak 7, 8, 14 eta 15: Txotxongilo tailerra 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. San Anton plazan 17:00etatik 19:00etara.

 

Irailak 17: “THE SORRY STRING BAND” bluegrass, blues, folk rock eta country rock kontzertua. 20:00etan parkean.

 

Irailak 19: “EZ DA KASUALITATEA” bertso saioa, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Oihana Bartraren eskutik. 19:00etan San Anton plazan.

 

Irailak 24: “DR. MAHA’S MIRACLE TONIC”, swing, Rhythm & Blues eta Mambo erritmoen kontzertua. 20:00etan parkean.

 

Arte Eskolako, Herri Musika Eskolako eta Udal Dantza Eskolako matrikulazio irekia

Amurrioko Arte Eskolak datorren ikasturterako tailerren eskaintzarekin jarraituko du. Helduentzako bi proposamen berri nabarmentzen dira, argazki-tailer bat eta harrizko eskultura-tailer bat. Halaber, Herri Musika Eskolak eta Udalaren Dantza Eskolak ohiko eskolak ematen jarraituko dute

Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoan egiten diren tailerretarako izen-ematea irailaren 17ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Herri Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 10ean bukatuko da. Bi aurrematrikula horiek aurrez aurre egin ahal izango dira Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara, edo online, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez, izen-emate orria sinatuta bidalita.

Udalaren Dantza Eskolaren kasuan, matrikulazioa Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egingo da, modu presentzialean zein online.

 

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (INSCRIPCIÓN ESCUELA DE DANZA - on line.pdf)Dantza Eskola online izen-emateaDantza Eskola online izen-ematea312 kB28-07-21 11:25
Download this file (INSCRIPCIÓN ESCUELA DE DANZA.pdf)Dantza Eskola Izen-emateaDantza Eskola Izen-ematea136 kB28-07-21 11:25
Download this file (Propuesta talleres -2021-22.pdf)Dantza Eskola informazioaDantza Eskola informazioa136 kB28-07-21 11:24
Download this file (INSCRIPCIÓN HERRI MUSIKA ESKOLA (desplegable).pdf)Herri Musika Eskola izen-emateaHerri Musika Eskola izen-ematea296 kB28-07-21 11:23
Download this file (Herri_Musika_Eskola_2021-22.pdf)Herri Musika Eskola informazioaHerri Musika Eskola informazioa186 kB28-07-21 11:23
Download this file (INSCRIPCIÓN ESCUELA ARTÍSTICA.pdf)Arte Eskola izen-emateaArte Eskola izen-ematea138 kB28-07-21 11:22
Download this file (Arte eskola Propuesta talleres -2021-22.pdf)Arte Eskolako tailerrakArte Eskolako tailerrak136 kB28-07-21 11:21

Amurrioko Udal Dantza Eskolak campus bat antolatu du irailaren 13tik 24ra

Uda ostean helduko den ikasturtearen hasiera berritasunez beteta etorriko da Amurrioko Udal Dantza Eskolan. Lehena, ‘Sartu dantzaren munduan’ campusaren antolaketa izan da, irailaren 13tik 24ra, eta bertan dantzaren inguruko hainbat jarduera egingo dira.

Campusaren antolakuntzak Udal Dantza Eskolaren ateak irekiko dizkie herritarrei, bere jarduera ezagutzera emateko eta dantzarekiko interesa modu atsegin eta dibertigarrian pizteko. “Dantzak erakartzen dituen arren inoiz klaserik jaso ez duten 5 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteei egindako deia da”, azaldu du Jon Ugarriza eskolako zuzendariak.

Campusean emango diren jardueren artean, ballet, koreografia, coaching, balleteko eta ikuskizunetako jantzi edo familian dantzatzeko teknikak daude. Parte-hartzaileen adinaren araberako lau talde ezarri dira: 5-7 urte bitarteko A taldea, 8-10 urte bitarteko B taldea, 11-13 urte bitarteko C taldea eta 14-18 urte bitarteko D taldea.

Ekimen berri hori bi astetan egingo da, irailaren 13tik 17ra eta irailaren 20tik 24ra, arratsaldez, 17:00etatik 20:15era, taldeen arabera. “Dantzaren munduan murgiltzeko une egokia da hau, izan ere, bi astez, parte-hartzaileek etorkizuneko prestakuntzan lagungarri izango zaizkien alderdi garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dute”, adierazi du Ugarrizak.

Izena irailaren 1etik aurrera eman ahal izango da Amurrioko Kultur Etxean. Matrikularen prezioa 22,12 eurokoa da udalerrian erroldatutako ikasleentzat eta 36,87 eurokoa erroldatu gabeentzat.

'Udako kultur tantak - Cultura a pie de calle' ekimenak udako zinea, antzerkia eta musika programatu ditu uztailerako

  • Amurrion, uztailean, askotariko kultur programazioa egongo da ikus-entzule guztientzat, aire zabaleko zine emanaldiekin, kale-antzerkiarekin eta formatu txikiko kontzertuekin.

 

Amurriok kultur programazioari eusten jarraitzen du ‘Udako Kultur tantak-Cultura a pie de calle’ programaren bitartez. Udalak udako hilabeteetan kultura kalera ateratzeko egiten ari den apustuarekin jarraitzen du. Uztailerako udako zine emanaldiak, kale antzerkia eta formatu txikiko kontzertuak antolatu dira.

Uztaileko programazioa

Uztailak 1: “AMURRIOKO TXISTULARIAK”, kontzertua. 19:30ean Villa Fen.

Uztailak 2: “LOMOKEN HOBOKEN”, blues-rock kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.

Uztailak 8: “LA LLAMADA DE LO SALVAJE”, udako zinea. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 9: “GUILLERMO TRUJILLANO Y LOS OTROS”, kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 16: “GWA YA”, reggae kontzertua. 20:00etan Abiagabarri auzoan.

Uztailak 17: “2.984, EL PROGRAMA”, kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 22: “HASTA QUE LA BODA NOS SEPARE”, udako zinea. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 23: “KEU AGIRRETXE PABLO NOVOA”, pop akustiko kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 29: “CUATRO BANCOS”, rap-rock kontzertua. 20:00etan, Zabalekon.

Uztailak 30: “ERIZ & LAINOPILAK”, rock kontzertua. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

Uztailak 31: “DEABRU BELTZAK” Les tambores de feu. 22:00etan Juan Urrutia parkean.

‘Udako kultur tantak-Cultura a pie de calle’ programak kale antzerkia, kontzertuak eta umeentzako jarduerak antolatu ditu abuzturako

Kultur programazio zabal eta anitzaren aldeko apustuak indartsu jarraituko du abuztuan ‘Udako Kultur tantak - Cultura a pie de calle’ programarekin. Programa horren barruan kaleko antzerkia, kontzertuak eta umeentzako jarduerak jasoko dira.

“Ekainean eta uztailean egindako bidea jarraitzen dugu udalerriko bizilagunen artean oso harrera ona izaten ari den ‘Udako Kultur tantak - Cultura a pie de calle’ kultur programazioarekin. Osasun-egoera dela eta, uda honetan ere kalitatezko eta doako programazio askotarikoaren aldeko apustua egin dugu, osasun-protokoloetara egokituta. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da kultur sektorearen ondoan egotea, laguntzen jarraitzeko eta haien lanaren aldeko apustua egiteko”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz gauzatuko dira, eta neurri berriak hartuz gero, aurreikusitako jarduera bakoitza egokitu egingo da. Ikuskizun seguruak betetzeko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du.

Mendiko Eskolan egingo diren kontzertuen kasuan, parte hartu nahi dutenek gonbidapen bat eskuratu beharko dute, gehienez ere lau sarrera jaso ahal izango dira pertsonako eta, hori egitean, beharrezkoa izango da bertaratzen den pertsonaren izen-abizenak ematea. Amurrion erroldatutako pertsonek abuztuaren 2tik 6ra, 19:00etatik 21:00etara, jaso ahal izango dituzte. Gainerako jende guztiak, turismo-bulegoan jaso ahal izango ditu gonbidapenak, abuztuaren 7an eta 8an 10:00etatik 14:00etara, eta abuztuaren 10etik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gehienez lau sarrera emango dira pertsonako eta, hori egitean, sarrerak jasotzen dituen pertsonaren izen-abizenak eman beharko dira.

“Kultura bultzatzea eta aisialdiko jarduera seguruak sortzea udako apustuaren erdigunean dago, baina Covid-19ak sortutako pandemia oraindik amaitu ez dela ahaztu gabe. Herritarrok inplikatuta egon behar dugu egoera horren konponbidean; horregatik, dei berezia egiten diet Amurrioko herritarrei, erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko”, gaineratu du Molinuevok.

 

Abuztuko programazioa

Abuztuak 6: “FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK”, Kale antzerkia. 19:00etan Juan Urrutia plazan.

Abuztuak 7: “LA BELLA TOUR”, Kale antzerkia. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.

Abuztuak 11: Umeen jolasak 17:00etatik 21:00etara. Juan Urrutia parkean egurrezko jolasak, xaboi-ponpa eta puzgarrien tailerra eta San Anton plazan kart-zirkuitua eta balan-bike zirkuitua egongo dira.

Abuztuak 12: “DEABRU BELTZAK”. 21:30ean Juan Urrutia parkean.

(Eguraldi txarra zela eta uztaileko programaziotik atzeratutako ikuskizuna)

Abuztuak 13: “AMANECER RANCHERO”, Roberto Urrutia eta bere mariatxien kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.

“CHIKI LORA” 22:30ean Mendiko Eskolan.

Abuztuak 14: Baserritarren azoka goizean Juan Urrutia plazan.

Umeen herri kirolak 19:00etatik 21:00etara Juan Urrutia plazan.

“ZEA MAYS” 22:30ean Mendiko Eskolan.

Abuztuak 15: Aiara Dantza Taldea, dantza ikuskizuna. 19:00etan Juan Urrutia plazan.

“SKAKEITAN”, 22:30ean, Mendiko Eskolan.

Abuztuak 16: Aiara Dantza Taldea, jota eta aurresku lehiaketa. 12:30ean, Juan Urrutia plazan.

Abuztuak 21: “SIN OJANA”, flamenko zirko txitxarroia, kale antzerkia. 20:00etan, San Anton plazan.

Abuztuak 28: “NUDO”, Rojo Telón konpainia, kale antzerkia. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.

Amurrioko Udalak 2021eko ‘Amurrio Hiribildua’ XXXV. Lehiaketa Artistikoa deitu du

Amurrioko Udalak, saritan 6.500 euro banatuko dituen 2021eko  ‘Amurrio Hiribildua’ XXXV. Lehiaketa artistikoa deitu du. Lanak irailaren lehen hamabostaldian jasoko dira eta sariak irailaren 30ean banatuko dira La Casonan, hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Parte-hartzaile bakoitzak bi lan berri eta original aurkeztu ahal izango ditu, lehiaketa batean sarituak izan gabeak eta teknika eta gai librekoak. Lanen neurriei dagokienez, bi dimentsioko obrak 150 x 150 zentimetrokoak izango dira gehienez, eta hiru dimentsiokoak, berriz, 100 zentimetrokoak gehienez.

Obrak jasotzea

Lehiaketak 6.500 euro banatuko ditu saritan eta oroimenezko eskultura bana irabazleentzat. Lehen sariak 4.000 euroko balioa izango du eta bigarrenak 1.500 eurokoa. Gainera, 1.000 euroko sari lokala banatuko da Amurrioko parte-hartzaileen artean.

Lanak La Casona aretoan jasoko dira irailaren 1etik 16ra, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik. Sari banaketa irailaren 30ean izango da, 19:00etan, lehiaketan hautatutako lanak hilabetez hartuko dituen erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Bases Villa de Amurrio 2021 euskera.pdf)OinarriakOinarriak106 kB27-07-21 12:44
Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.