Amurrio Antzokiko zinema-saioen ordutegi aldaketa asteburu honetatik aurrera

Amurrio Antzokiak zinema saioen ordutegia aldatuko du azarotik aurrera. Hemendik aurrera igandeetako zinema saioak 19:00etan izango dira, aurreko ordutegian baino ordu erdi lehenago, eta astelehenetan ere 19:00etan izango da, orain arte indarrean egon den ordutegia baino ordubete lehenago. Umeentzako zinema, berriz, 17:00etan izango da igandeetan.

Amurrio Antzokiko zinemako ordutegi-aldaketa kontsulta baten ondoren egin da. Kontsulta horretan online galdetegi baten bidez, Amurrioko Udalaren webgunean eta antzokiko zinema-saioetan bertan, paperean, parte hartu ahal izan da. Guztira 216 lagunek hartu dute parte eta gehienak igandeetako eta astelehenetako saioak aurreratzearen alde agertu dira.

Umeentzako zinema

Hilabete honetan Amurrio Antzokiak umeentzako zinema ere berreskuratuko du. Azaroaren 6an, igandea, lehen emanaldia izango da “Tadeo Jones 3: La tabla esmeralda” filmarekin eta azaroaren 27an “Hopper, oilaskoerbia” euskarazko filma emango da. Gainera, azaroaren 20an, Haziaraba programaren barruan, 12:00etan “Minimach animazioa” filma proiektatuko da.

 

Zine foruma

Astelehenean, azaroak 14, Imanol Uriberen “Llegaron de noche” filmaren proiekzioaren ondoren, Zine Foruma egingo da Luis Vil-en dinamizazioarekin, Nagusien Kontseiluak antolatuta. Ikasturte honetan, Nagusin antolatzen duten urteko zineklub programaren luzapen gisa Zine Forum saio bat egingo da hiruhileko bakoitzean. Aurtengo egitarauaren ardatza euskal zinema izango da.


Inprimatu   E-maila