Amurrioko kultura eta sorkuntza arloko eragileen arteko lehen topaketa

Berriak Kultura eta Antzokia Gainera erabilgarri:  CAS 

Joan den uztailaren 21ean, Amurrioko Katekesiaren Aretoak herriko kultur eta sormen eragileen arteko lehen topaketa hartu zuen, Kulturaren Plan Estrategikoa aktibatzeko ekintzen barruan.

Eragileen arteko loturak sortu eta finkatzeko idealarekin, lehen topaketa horren helburua aldian-aldian harremanak izateko eta elkarrekin egoteko testuinguru egokia sortzeko lan-metodologia ezartzea izan zen, horrela, proiektuak partekatzeko, lankidetzak bilatzeko eta sinergiak sortzeko. Hori guztia baterako sorkuntzatik abiatuta, hau da, parte-hartzea horizontaltasunetik planteatuko da, Udala kultur eragile bat gehiago izanik.

KPEko idazkaritza teknikoaren talde arduradunak lan-proposamen hau egin zuen: urtean 2 topaketa egitea, lehenengoa urrian eta bigarrena apirilean/maiatzean; bertan, interesdunek, alde batetik, dagokien seihilekoko proiektuak eta programazioa partekatu ahal izango dituzte, eta, bestetik, beste eragile batzuekin harremanak izan eta hitz egin ahal izango dute, puntu komunak aurkitzeko, lankidetza-proiektuak sortzeko, eta abar. Horrela, pixkanaka, topaketen eta elkarrizketen bitartez, elkarren eta bakoitzaren jarduera ezagutzea sustatuko da, eta eragileen arteko lankidetza eta sinergiak sortuko dira.

Proposamena aho batez onartu zen, eta hurrengo foroa datorren urrian egingo da. Pertsona, banakako eragile, elkarte edo talde kultural eta sortzaile guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie. Bai eta jarduera nagusia kulturala ez duten baina zeharka Amurrioko kulturaren garapenerako eragile estrategikoak diren edo izan daitezkeen eragileei ere –norbanakoak, kolektiboak edo Udaleko sailak–.

Inprimatu