Zabalik dago Amurrioko XXXV. Arte Lehiaketako lanak jasotzeko epea

Berriak Kultura eta Antzokia Gainera erabilgarri:  CAS 

Iraila iristearekin batera ireki da Amurrioko Udalak deitutako 2021eko XXXV. ‘Amurrio Hiria’ Arte Lehiaketaren artelanak jasotzeko epea. Lehiaketak 6.500 euro banatuko ditu saritan, eta irailaren 30ean egingo da sari banaketa, hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Parte hartzaileek bi lan original aurkeztu ahal izango dituzte, oraintsukoak eta originalak, lehiaketa batean sarituak izan ez direnak eta teknika eta gai librekoak. Lanen neurriei dagokienez, bi dimentsioko lanak 150 x 150 zentimetrokoak izango dira gehienez, eta hiru dimentsiokoak, berriz, 100 zentimetrokoak gehienez.

Lanak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da eta 10:00etatik 14:00etara aurkeztu ahal izango dira Kultur Etxean, astelehenetan izan ezik. Lehen sariak 4.000 euroko balioa izango du eta bigarrenak 1.500 eurokoa. Gainera, 1.000 euroko sari lokala banatuko da Amurrioko parte-hartzaileen artean. Saritutako pertsona guztiek oroimeneko eskultura bat ere jasoko dute.

Inprimatu