Amurrio Antzokia urtarrilean hasiko da zinemarako sarrerak online saltzen

Berriak Kultura eta Antzokia Gainera erabilgarri:  CAS 

Urte berriaren etorrerarekin batera, Amurrio Antzokiak herriko bizilagunak Antzokira leialtzeko kanpaina abiarazi du aurten ere, herrian arte eszenikoak eta ekoizpen zinematografikoa zabaltzeko helburuarekin. Horretarako, Zinebonoak 2023 jarriko dira salgai eta Amurrio Antzokiko bazkide txartela eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, datorren urtean ere Gazte txartela duten gazteek 2 euroko deskontua izango dute zuzeneko ikuskizunetan.

Zinema

Zinemari dagokionez, 2023rako nobedade nagusien artean, www.amurrioantzokia.eus webgunean sarrerak online erosteko aukera izango da. Sarrerek prezio bera izango dute, haurrentzako saioek eta ikus-entzulearen egunekoak 3,75 eurokoa, eta helduen saioak 5 eurokoa. Bestalde, zinema saioen ordutegiak hauek izango dira: igandeetan 17:00etan haurrentzat, eta 19:00etan helduentzat, eta astelehenetan, ikus-entzulearen eguna, 19:00etan.

Zinemazaleek hilabete honetatik aurrera digitala izaten hasiko den Zinebonoa erosi ahal izango dute. Erosten denetik 14 hilabetetan Antzokian programatzen diren lau zinema-saio ikusteko aukera emango dio titularrari, 12,55 euroko prezioan. Zinebonoak www.amurrioantzokia.eus webgunean, Kultur Etxean eta Amurrio Antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta erabiltzaileak kode bat jasoko du 4 zinema saiotan erabiltzeko. Zinebonoa, online zein Amurrio Antzokiko leihatilan trukatu ahal izango da.

2023ko urtarrilean oraindik Zinebonoa kartulina formatutan dutenek Zinebono digitalaren saioengatik trukatu beharko dute Kultur Etxean edo Amurrio Antzokiko leihatilan, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen. Urtarrilaren lehen egunetan Kultur Etxetik pasatzea gomendatzen da, Zinebono digitala lortzeko eta zinemarako sarrerak eskuratzeko.

Egin zaitez bazkide

Antzokiaren beste apustuetako bat erabiltzaileei zuzeneko ikuskizunetara joan ahal izateko zenbait abantaila ematen dizkien bazkide bidezko leialtze-kanpaina da. Antzokiko bazkideek % 15etik % 35era bitarteko deskontuak izango dituzte datorren urtean zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan.

Zuzeneko ikuskizunetako sarreretan deskontuak izateaz gain, bazkideek lehentasuna izango dute sarrerak erosteko orduan, bazkideei sarrerak saltzeko egunak ezarriko baitira. Zinebono bat jasoko dute, eta Amurrio Antzokiari buruzko informazioa bidaliko zaie emailez edo telefonoz. 2023rako bazkide txartelaren prezioa, iaz bezala, 21 eurokoa da eta Kultur Etxean egin daiteke.

Inprimatu