Zabalik dago Amurrioko IOCUS Proiektuan parte hartzeko izen-ematea, Kultur Etxean eta online

Berriak Kultura eta Antzokia Gainera erabilgarri:  CAS 

Hiru prozesuren artean aukera dezakezu, “Lekuz kanpo. Ikusezina gauzatu”, “Autorretratua” eta “A PHONE”.

Urtarriletik apirilera IOCUS proiektua gauzatuko da Amurrion. Artearen inguruan elkartzeko eta lankidetzan aritzeko proposamena. “Helburua elkartzea eta geure burua modu desberdinean ikusi ahal izateko espazioak eta ideiak sortzeko moduari buruz elkarri galdetzea da, sortu eta partekatu ahal izateko”. Prozesu horretan parte hartzeak ez die gasturik ekarriko parte-hartzaileei, Amurrioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute-eta. Komisarioa Susana Corbella da, Anitza Arte Eskolako zuzendaria, eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta Teklak-en laguntza du. Izen emateak aurrez aurre egin daitezke Amurrioko Kultur Etxean edo online, esteka honen bitartez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSec0UTx0QxcUWUgKbm7XOWJI4Po6Ab31XC6G7v2ygmC_MQF8Q/viewform

 

3 PROZESU, 3 ARTISTA: ZEIN INTERESATZEN ZAIZU?

“LEKUZ KANPO. IKUSEZINA GAUZATU”. Gidaria: Sharai Sola. Artista plastikoa. 7 urtetik gorakoentzat. 2 talde sortzen saiatuko gara: haur-gazteak eta helduak.

“AUTOERRETRATUA”. Gidaria: Salvador Castañeda. Artista bisuala. Bere sustraiak ikertzeko interesa duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

“A PHONE”.  Gidaria: Guillermo Trujillano. Diziplina anitzeko artista. Amurrioko kultura-kolektibo eta -erakundeetako kideei zuzendua.

 

Inprimatu