Amurriok amaitu ditu Abiaga kalean skatepark-a eraikitzeko lanak

Berriak Kirolak Gainera erabilgarri:  CAS 

Amurriok Abiaga kaleko skate gunea osatzen duen aisialdirako azpiegitura berria du. Bowl motako skatepark berriak diziplina berri batez gozatzeko aukera emango die kirol horren zaleei.

Azpiegitura berria Abiaga kalean lehendik dagoen skate-pistaren ondoan dago, eta hainbat forma eta altuerako kaxoiak ditu, baita arrapalak, eskailerak eta jaisteko barra bat ere.

Inaugurazioa

Bowl motako skatepark bat eraikitzea, gazteek batez ere asko erabiltzen duten aisialdirako gunea sortzeko eskaeratik etorri da. Hori dela eta, maiatzaren 21ean azpiegitura berriaren inaugurazioa egingo da 16:00etatik aurrera, eta bertan egongo dira Teresa Fernandez eta Sergio Layos, BMXko munduko txapeldunak, Danny Leon, olinpiadetan parte hartu duen skaterra eta, azkenik, Ian Ponciano skater bermeotarra. Gainera, emanaldia Ruben Alvarez speakerrak gidatuko du.

 

Inprimatu