Abenduaren 10ean, igandean, Amurrioko bosgarren Krosa izango da El Reforreko kirol-instalazioetan

Abenduaren 10ean Amurrioko Krosaren bosgarren edizioa ospatuko da El Reforreko kirol-instalazioetan, Oinkariak Atletismo Klubak antolatuta. Lasterketak 10:00etatik 14:00etara egingo dira.

Lasterketak honako hauek izango dira:

  • Federatuak (lizentzia).
  • Egokitua.
  • Herrikoia eta eskolakoa (edozeinentzat irekia).

o 16 urtetik gorakoentzat eta 5 km. Adin nagusikoek 3 €eta adingabeek doan.

o Eskolakoa:

Sub14 Femeninoa eta Maskulinoa: 2000m.

Emakumezkoak eta gizonezkoak: 1000m

Emakumezkoena eta gizonezkoena: 1000m mistoa.

Nobedadea: 200 m-ko lekuko-lasterketa, 2016tik 2023ra bitarteko atletentzat. Mistoa.

Ikasleen lasterketa guztiak doakoak dira eta www.atletismo-oinkariak.com webgunean eman ahal izango da izena.

"Aurten ADOC elkarteko kide gara eta lasterketaren laburpena TDPn eta ETB1en izango da", azaldu du Pablo Mas Amurrioko Oinkariak Atletismo Klubeko presidenteak. Gainera, herritarrak animatzen ditu eta zera gehitzen du: "Beti bezala, El Reforrera atletismorik onenaz gozatzera animatzen dugu, korrika egitera joan zein ez, ikuskizuna ikustera eta goiz atsegina pasatzera".


Inprimatu   E-maila