Amurriok otsailean berrekingo die Mugiamurriotik bultzatutako jarduerei, jarduera fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Bizitza Aktiboa Osasunerako 55+” programekin. Horretarako, beste epe bat irekiko da, parte hartu nahi duten pertsona guztiek bizitza osasungarriaren proiektu honekin bat egin ahal dezaten. Bi programa horiekin batera, Kultur Etxean jarraipena emango zaio orientazio-zerbitzuari, hitzordua eskatuta, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten.
“Bizi Zaitez Bizi” programa otsailaren 2an hasiko da. Ostegunetan egingo da Nagusi Etxean eta bi talde izango ditu, 10:30ean eta 12:00etan. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, modu aktibo eta gogobetegarrian, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.
Bestalde, “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programa otsailaren 1ean hasiko da, astearteetan egingo da Reforren eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren helburua 55 urtetik gorako biztanleen artean zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea da, jarduera fisikoa bezalako ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, bai eta bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko funtzionamendu motibazionala optimizatzeko estrategiak ere.
Programan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara. 619411732 telefono-zenbakira deituz ere eman ahal izango da izena.
Orientazio-zerbitzua
Orientazio zerbitzua Mugiamurrioren pieza garrantzitsua da, eta Kultur Etxean gauzatzen jarraitzen da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio zerbitzura joateko hitzordua 619411732 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz eskatu beharko da.