Amurrioko laugarren Krosa abenduaren 11n izango da, El Reforreko kirol-instalazioetan

Pertsona federatuek izen-ematea RFEAren intranetean egingo dute, eta gainerakoek hemen: www.atletismo-oinkariak.com

Amurrioko IV. Krosa abenduaren 11n egingo da, El Reforrean, eta honako kategoria hauek egongo dira: federatuak, umeak eta herrikoia. Antolatzailea Oinkariak Atletismo Taldea da, Amurrioko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin. RFEAren (Espainiako Federazioa) egutegian dagoen krosa da, eta bertako umeen proban Arabako Aldundiko eskola-kirol zirkuitua egongo da, non Amurrio eta Aiaraldeko umeek (doan) parte hartu ahalko duten. Halaber, proba herrikoia egongo da, federatuta ez daudenek ere krosa dasta dezaten (3 € dortsala jasotzean). Kategoriaren arabera, distantzia 1.000 eta 9.000 metro tartekoa izango da, eta zirkuituan aldaketa txikiak egongo dira aurreko urteetakoekin alderatuz, El Reforreko obrak direla-eta. Lehenengo proba 10:00etan hasiko da, eta azkena 13:10ean. “Laugarren edizio honetan aurreko urteetako ildo beretik jarraitzea espero dugu, lasterketa guztietan ikuskizun polita emanez, ikusgarriak izan daitezen eta ikusleek goza ditzaten. Hortaz, Amurrioko herritar guziak animatzen ditugu El Reforrera hurbil daitezen, kirolaz beteriko goiz aparta bizi dezaten” gonbidatu dute antolatzaileek.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duten federatuek RFEAren intranetean egin behar dute izen-ematea, eta beste bi kategoriakoek (umeak eta herrikoia) www.atletismo-oinkariak.com webgunearen (bertan informazio gehiago eskuratu daiteke) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren bidez egin dezakete.

 

      


Inprimatu   E-maila