'Amurrio oinetatik burura' kanpainaren helburua herriko merkataritzan kontsumitzea bultzatzea da

Berriak Jarduera Ekonomikoak Gainera erabilgarri:  CAS 

 

Amurrioko merkataritzak eta zerbitzu sektoreak dituzten aukerak ezagutaraztea eta tokiko kontsumoa sustatzea dira ‘Amurrio oinetatik burura’ kanpainaren bi helburuak. Kanpaina Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean-ek eta Izan Amurrio-k bultzatuko dute, Arabako Foru Aldundiaren finantza-laguntzarekin, uztailaren 31ra arte. Gainera, astero zozketa bat egingo da, eta zozketa horiei esker zure erosketa doakoa izan daiteke.

#Amurriodelospiesalacabeza traolarekin hainbat argazki argitaratuko dira ekainean eta uztailean, eta bertan herriko denda eta zerbitzuetan eros daitezkeen objektuak erakutsiko dira. Egindako 30 argazki baino gehiagoren bidez, “Amurrioko eskaintza zabalaren erakusleiho birtuala egin nahi da. Gaur egun, denetarik eros daiteke gure udalerrian, eta kanpaina honen bidez, gure denda eta zerbitzuetan kontsumitzea bultzatu nahi dugu”, adierazi du Txerra Molinuevo, Amurrioko Udaleko alkateak.

Kanpainaren jarraipena Amurrio Bideanen eta Izan Amurrioren Facebooken eta Instagramen egindako argitalpenetan egin ahal izango da. Astero, hainbat gairi buruzko zenbait irudi igoko dira, emakumeen, gizonen eta umeen moda, osagarriak, etxea, elikadura eta zerbitzu orokorrak, besteak beste.

Zure erosketa doan lortu dezakezu

Kanpainaren helburua herrian kontsumitzea sustatzea da. Horretarako, argazkiak sare sozialetan zabaltzearekin batera, zozketa bat egingo da astero, ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean egindako erosketengatik. Parte hartu nahi duten pertsonek udalerriko sektore desberdinetako (etxea, moda, osagarriak, zerbitzu pertsonalak eta orokorrak, ostalaritza) 3 saltokitan edo zerbitzutan erositako 3 artikuluren irudia igo beharko dute Facebookera edota Instagramera. Gainera, #Amurriodelospiesalacabeza kanpainako traola erabili beharko dute, eta produktu edo zerbitzu horiek erosi diren lekua aipatu, eta, ahal bada, argazkian argitaratutako artikuluak etiketatu.

Parte-hartzaileen artean, egindako erosketaren balioa duen kupoi bat zozkatuko da astero, edo 100 eurokoa, produktuen baturak kopuru hori gainditzen badu. Horretarako, artikuluen tiketak gorde beharko dira, eta ekainaren 1etik uztailaren 31ra arteko data dutenek balioko dute.

Inprimatu