Amurriok musikarekin, txokolatadarekin eta haurrentzako jolasekin ospatuko du San Joan

Berriak Jaiak Gainera erabilgarri:  CAS 

Tradizioz, Amurrion, udaren etorrera, datorren ostegunean, ekainak 23, Juan Urrutia parkean ospatuko den San Joan jaiak markatzen du. Bi urtez jaieguna ospatu gabe egon ondoren, musikaz beteta, txokolatadarekin eta haurrentzako jolasekin berreskuratuko da.

Egitaraua 19:30ean hasiko da,  Scout taldearen eskutik egingo den txokolatadarekin, eta 21:30eraino gozatu ahalko den Kalakarekin eta bere egurrezko jolas parkearekin. Aldi berean, Udal Musika Eskolako Kono taldearen emanaldia izango da. 21:30ean Basajaun taldeak eskainiko duen erromeria hasiko da. 22:30ean Akelarrea egingo da, eta ondoren erromeriak jarraituko du.

Inprimatu