Jarraian, irailaren 18an Artzain Eguna ospatzeko deitutako lehiaketetan parte hartzeko oinarriak kontsulta daitezke. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da, eta irailaren 8ko 13: 00ak baino lehen, Amurrioko Udaleko herritarren arretarako zerbitzuan.
berriak
Amurrioko Udalak bigarren urtez jarri ditu abian udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatuko duten negozio-linea berriak ezartzeko diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da.
Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren %75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntzaren erakunde onuradunak gutxienez 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du lan-ildo berrian.
10.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bitartez, “udalerriaren garapen sozioekonomikoa eta jasangarria bultzatu nahi da, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira negozio-linea berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bitartez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak
Laguntza eskatzeko, pertsona autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-linea berria ezarri edo abian jarri izana.
- EJZn alta emanda egotea.
- Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea.
- Laguntza eskariaren xede den jarduera Amurrion egitea, eta egoitza soziala eta fiskala bertan izatea. Jarduerarekin erlazionatutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
- Jardueren udal-erregistroan alta emanda egotea.
- Gehienez 25 langile dituzten enpresak (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura). Ezin izango dute aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen ehuneko 25etik gorako partaidetza izan.
Amurrioko Udalak ireki du udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatzeko negozio-linea berriak ezartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horiek bigarren urtez jarriko dira abian. Eskaerak Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta epea irailaren 30ean amaituko da.
Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jaso duenak gutxienez 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du lan-ildo berrian.
10.000 euroko aurrekontua duen laguntza-linea horren bitartez, “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi da, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak
Laguntza eskatu ahal izateko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-linea berri bat ezarri edo abian jarri izana.
- EJZn alta emanda egotea.
- Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea.
- Laguntzaren xedea Amurrion egiten den jarduera izatea, eta egoitza soziala eta fiskala bertan egotea. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
- Jardueren udal-erregistroan alta emanda egotea.
- Gehienez 25 langile dituzten enpresak (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura), eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen ehuneko 25eko baino gehiagoko partaidetza/lotura ez dutenak.
Aiarako Kuadrillako Ingurumen Sailak herritarrei jakinarazi nahi die garrantzitsua dela tresnak eta tamaina handiko gauzak biltzeko zerbitzua ondo erabiltzea. Horretarako, ekainaren 13tik, astelehena, eta uztailaren lehen astera arte, hainbat ekimen egingo dira erabilera egokia sustatzeko (gune eta egun jakinetan utziz), zerbitzuaren erabilera desegokia ikusaraziz kontzientziazio-kanpaina original baten bidez.
Ekintza bisualena udalerrietako kaleetan egingo da, eta kartel eta zinta hori eta beltzez seinaleztatuko dira aldez aurretik abisatu gabe edo adierazitako egunetik kanpo utzitako hondakinak. Kanpaina-egunetan, seinaleztatutako hondakin handi horiek ez dira erretiratuko, bilketa-sistema ondo erabiltzearen garrantzia ikusarazteko.
Kanpainaren datak:
• Hilaren 13tik 17ra bitartean, Laudio, Aiara eta Artziniegako kaleetan.
• Ekainaren 20tik 24ra, Amurrioko kaleetan.
• Uztailaren 4tik 8ra, Okondon.
Ekainaren 13tik 17rako astean, gainera, lehiaketa bat egingo da Laudioko Irratian, herritarrei zerbitzu hori erabiltzeko arauei buruzko informazioa emateko. Parte hartzen duten pertsonen artean, km0 produktuen 3 sorta eta Aiarako Kuadrillan garatu beharreko 2 esperientzia zozketatuko dira.
Encina Castresana Aiarako Kuadrillako lehendakariaren ustez, “Ingurumenaren arloak kalean bertan egin dituen ekintza horiek dira gure bizilagun guztiengana iristeko modurik onena. Ideia originala, herritarroi pentsaraziko diguna. Aiarako Kuadrillatik, gure espazio publikoak garbi mantentzeak dakarren onura zabaltzeko lanean jarraituko dugu, baita eskualde jasangarriago eta zirkularrago bat ehotzen laguntzeko ere”.
Tamaina handiko bilketa-zerbitzua erabiltzeko arauak gogoraraztea
Tresnak eta tamaina handiko tresnak biltzeko zerbitzuak hileko egutegi bat du udalerri bakoitzeko, eta egutegi horretan zehazten dira erabiltzeko egunak eta arauak. Egutegi hau publikoa da eta https://www.cuadrilladeayala.eus/web orrian kontsulta daiteke.
Jasotzeko, 900 101 476 doako telefonora dei daiteke, edo App-aren bidez, linea berdea. Udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan uzten dira tresnak. Beste instalazio batzuk ere erabil daitezke: Laudioko garbigunea, Amurrioko garbigunea eta Okondoko garbigunea.

Amurrioko Udalak, Ingurumena Kudeatzeko Europar Batasuneko EMAS Sistema du ezarrita 2003. urteaz geroztik. 2022an berritu egin du ziurtagiri hori, eta bere Ingurumen-adierazpena eskuragarri dago jada, AENORek ikuskatu eta balioztatutako dokumentua, herritar guztiek eta alde interesatuek Amurrioko Udalak 2021ean gauzatutako ingurumen-jarduera ikus dezaten.
https://udala.amurrio.eus/cas/servicios/medio-ambiente-y-cambio-climatico/emas
Amurrioko Udalaren Lurralde Eremuan Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren jarraipena egiteko kanpo-auditoretzan ez zen sistemarekin bat ez zetoren ezer hauteman, eta auditoretza-enpresaren txostenean sistemaren indargune hauek nabarmentzen dira:
- Zuzendaritzaren eta bere taldearen konpromisoa Ingurumenarekin eta Ingurumena kudeatzeko Sistemarekin.
- Garapen jasangarrirako Nazio Batuen 2030 Agenda eta estrategian, kudeaketa-sisteman eta arloko jarduera eta zerbitzuetan GJHak hartzen dira kontuan.
- Ingurumen-Adierazpena: helburuaren, jomugen eta ekintzen trazabilitatea GJHekin, DRSen (Herri Administrazioa, Nekazaritza eta Hondakinen Kudeaketa) berariazko adierazleekin eta ingurumen arloko jardunbide hobeekin.
- 2021eko Ingurumen Programaren helburu eta ekintzen eta arriskuei eta aukerei aurre egiteko planifikatutakoen betetze-maila handia, eta ingurumen-portaeraren adierazleen %67ko joera positiboa.
- Kudeaketa-sistemaren ezarpenaren finkapena Lurralde Arloko jarduera eta zerbitzu guztietan.
- Ikuskatutako birgaitze- eta urbanizazio-proiektuetan sartutako ingurumen-neurriak.
- Eragiketen kontrola eta ingurumen-kudeaketa hobetzen duten informatika-tresnen erabilera:
- SIE: Energia-Informazioko Sistema (udaletxea, udal-eraikinak, argiak eta ibilgailuak)
- Jarduera-lizentziak kudeatzeko tresna (GIS, udalerriko jarduera guztiei buruzko informazioarekin)
- Amurrioko udalerriko Espezie Inbaditzaileen inbentarioa (GIS, espezieei, kokapenari eta tratamenduei buruzko informazioarekin)
- Eskolako 2030 Agenda: Hezkuntza-etapa guztietara egokitutako materiala.
- Komunikazioa
-Amurrioko Udalaren webgune berrian jasotako informazioa
- “Amurrio. Ekonomia zirkularreko tokiko ekimenak”. EHUren udako ikastaroak. Bilbo, 2021/06/30.
- “GJHak eta zaintza-lanak politika gidari gisa Amurrion”. Udalsarea 2030 lurralde-topaketa. Gasteiz, 2022/02/16.
Eta hobetzeko aukera hauek:
- Sistematizatzea: ekodiseinuaren aplikazioa birgaitze- eta urbanizazio-proiektuetan, ingurumen-neurrien ezarpenaren jarraipena egikaritze-etapan eta azken emaitzaren kalkulua ingurumen-eraginari dagokionez (adib.: erabilitako material birziklatuaren ehunekoa, energia-eraginkortasunaren hobekuntza…)
- Kudeaketa-Sistema beste udal-kokaleku batzuetara zabaltzea
Amurriok Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea ospatuko du irailaren 24tik urriaren 4ra bitartean. Asteklimaren helburua klima-aldaketaren aurka borrokatzearen garrantziaz kontzientziatzea da eta herritarrak konpromiso batera mugiaraztea. Horretarako, zinema saioak, ipuin kontalariak eta eskola-tailerrak programatu dira astebetez.
Zinema
- Irailaren 26an, 17:30ean, umeentzako “Bikes: The Movie” filma proiektatuko da, klima-aldaketaren eta munduko kutsaduraren arazoak zuzenean jorratzen dituen animazio eta abenturazko filma.
- Urriaren 3an, 19:30ean, eta urriaren 4an, 20:00etan, “Aguas oscuras” filma proiektatuko da, produktu kimikoen arrisku kutsatzailearen adibide bat.
Zinema emanaldiak Amurrio Antzokian izango dira eta sarrerak doan leku guztiak bete arte.
Ipuin kontalaria
Irailaren 29an, 18:00etan, “Inguru Minguru. Naturarekin bat” ipuin kontalari musikatu saioa egingo da Amurrio Antzokian. Bertan, biotopo bat zelan sortzen den ikusiko dugu, eta ingurumena zaintzearen garrantzia, birziklapenaren balioa eta klima-aldaketaren aurkako borroka ezagutuko ditugu, Irango, Afrikako eta itsasoko kostaldeko istorioen bitartez. Sarrerak doakoak izango dira leku guztiak bete arte.
Tailerrak ikastetxeetan
Irailaren 27tik urriaren 1era bitartean, klima-aldaketari buruzko hainbat tailer egingo dira udalerriko ikastetxeekin, 2021-2022 ikasturteko lehen ekimen gisa. Eskolako 2030 Agendaren barruan, bigarren urtez jarraian landuko da Garapen Jasangarriko 13. Helburua, Klimaren aldeko ekintza.
Klima-aldaketaren inpaktuen artean, hauek nabarmentzen dira: ekosistemen aldaketa, desertifikaziorako joera, poloetako izotz-masaren urtzea (horrek, aldi berean, itsas mailaren igoera eragiten du, uholdeak eragiten ditu eta kostaldeko itsasertzak mehatxatzen ditu), fenomeno meteorologiko bortitzagoen agerpena, lehorteak, suteak, ozeanoen azidotzea, espezie jakin batzuen desagerpena, ibaiak eta lakuak gainezka egitea, klimaren ondoriozko gero eta errefuxiatuak gehiago eta bizirauteko baliabideak eta baliabide ekonomikoen suntsiketa, garapen-bidean dauden herrialdeetan, batez ere.






