Amurriok 2021erako ingurumen programa onartu du

Dokumentuak ingurumena hobetzeko 21 ekintza jasotzen ditu, urtean zehar garatzeko.

Udalerriak udal Ingurumen Politika berria ere badu, martxoaren 25eko osoko bilkuran onartua.


Amurrioko Udalak, Ingurumena Kudeatzeko Europar Batasuneko EMAS Sistema du ezarrita, eta ingurumen arloko alderdi esanguratsuei eta hautemandako arrisku eta aukerei aurre egiteko beharrezko ekintzak ezartzen dituen 2021erako Ingurumen Programa bat onartu du.


Udalerriaren testuingurua aztertu ondoren, onartutako Ingurumen Programak 21 ekintza jasotzen ditu, guztiak ere Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datozenak. Ingurumen arloko alderdi esanguratsuetatik datozen 9 helburuak nabarmentzen dira, eta horiek 10 ekintzatan islatuko dira. Bestalde, programa, antzemandako arrisku eta aukeretatik ateratako beste 11 ekintzarekin osatzen da.


Amurrioko Udalak, 2021eko Ingurumen Programaren barruan, antzemandako 9 helburu hauek betetzean datzaten ingurumen arloko alderdi esanguratsuei heltzea proposatu du:


  • Udal horniduraren bajako sareko galerak murriztea.
  • Saneamenduko udal-sare bereizleak egiteko bidean aurrera egitea.
  • Etxebizitza-sektorean energia berriztagarrien sorkuntza handitzea.
  • 2020. urtearekin alderatuta legeztatutako jarduera kopurua handitzea.
  • Ekitaldiak eta bilerak antolatzeko orduan ingurumen arloko irizpideak sartzea.
  • Udaletxeko paper kontsumoa murriztea.
  • Udaletxeko energia kontsumoa murriztea.
  • Udalerria klima-aldaketa dela eta aurreikusitako aldaketetarako prestatzea, klima-aldaketara egokitzeko estrategiaren bitartez.
  • Bisita gidatu kopurua handitzea; horretarako, Goikomendi-Kuxkumendi parkeko ikaztegiaren estalkia konponduko da.

Era berean, hautemandako aukerei eta arriskuei aurre egiteko beste ekintza batzuk planifikatu ditu Udalak. Ekintza horien artean daude, besteak beste, Armuru errekaren proiektu integrala gauzatzea, argiteria publikoa berritzeko proiektu integrala amaitzeko plangintza egitea, udalerriko hainbat sektoreri energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitza ematea, ekonomia zirkularra bultzatzea, Mendi Publikoaren Antolamendu Plan berriaren garapenean klima-aldaketara egokitzea, 109 hektarea basoberritzeko proiektua idaztea eta 7,9 hektarea basoberritzeko proiektua gauzatzea, Akuiferoen urrakortasun eremuan gaitasun hidriko handiko espezieak landatzea eta espezie inbaditzaileen inbentarioa egitea, horien jarraipena egiteko.


Udalaren Ingurumen Politika onartzea


Martxoaren 25ean egin zen Amurrioko Udalaren osoko bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zuen udaleko Ingurumen Politika, 2000. urteko akordioa berrituz. Datozen urteetarako onartutako dokumentuak ingurumena eta udal baliabideak eraginkortasunez zaintzeko eta kudeatzeko konpromisoa hartzen du, herritarren bizi-baldintzen eta -kalitatearen hobekuntza kontuan hartuta.

AMURRIO UDAL-ERAIKINETAN AUTOKONTSUMORAKO EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK EZARTZEKO PROIEKTUA GARATU DA

Amurrioko Udala ekoizpen eta autokontsumo elektrikoko hiru sistema instalatu dute hiru udal-eraikin publikotan.

EL REFOR

Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 10,230 kWp-ko instalazioa el Reforren, eraikinaren autokontsumorako, 310 Wp-ko 33 panelez eta 10 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

 

Esleipenduna: Ekain taldea SL enpresa, 15.970,79 euroko zenbatekoagatik guztira.

LUCAS REY

Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 6,200 kWp-ko instalazioa Lucas Rey eskola publikoan, eraikinaren autokontsumorako, 310 Wp-ko 20 panelez eta 5 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

Esleipenduna: E-Block Energy Trade SL enpresa, 8.975,78 euroko zenbatekoagatik guztira.

ZABALEKO

Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 5,22 kWp-ko instalazioa Zabaleko eskola publikoan, eraikinaren autokontsumorako, 290 Wp-ko 18 panelez eta 5 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

 

Esleipenduna: Ekisolar Iniciativas de Tecnología y Sostenibilidad SL enpresa, 9.075,00 euroko zenbatekoagatik guztira.

Jarduera horien bidez, % 15eko aurrezpen energetikoa lortuko da.

Jarduketak 41.309,45 euroko kostua izango du, eta horietatik 20.554,52 euro Europar Batasunak finantzatuko ditu, 2014-2020 aldirako hazkunde jasangarriko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) programa operatiboaren esparruan karbono gutxiko ekonomia batera igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu berezietarako dirulaguntzen programaren kontura.

“Europa egiteko modu bat”

Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak vespa velutina liztor erreginari tranpak jartzeko kanpaina bat sustatu dute

  • Tranpak jartzeko herritarren parte-hartzea eskatzen da.

Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala boluntario bila ari dira udalerrian, Vespa velutina liztor erreginari tranpak jartzeko 2021eko kanpaina aurrera eramateko. Herritarren parte-hartzea eskatzen da liztor erregina harrapatzeko tranpak jartzeko, gehienez ere bi tranpa pertsona bakoitzeko.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo whatsapp mezu bat idatzi 602570841 zenbakira, izen-abizenak, posta elektronikoa edo/eta harremanetarako telefono-zenbakia adieraziz. Udala interesdunekin harremanetan jarriko da parte-hartzea zer-nolakoa izango den azaltzeko.

AMURRIO ARGITERIA PUBLIKOA BERRITZEKO PROIEKTUA GARATU DA, AMURRIOKO ARGITERIAREN PLAN GIDARIAN OINARRITUTA

Amurrioko Udala udalerriaren kanpoko argiteria-instalazioak berritu da. Horretarako, batez ere presio handiko sodio-lurrunezko lanparekin hornitutako egungo argien ordez azken belaunaldiko eta eraginkortasun handiko Led argiak jartzeaz gain, dauden aginte-koadroak eguneratu dira, indarreko araudira egokitzeko. Jarduera horrek instalatutako potentzia murriztuko du eta energia asko aurreztuko du.

Kontratuaren xedea: 2.033 argi-puntu ordezkatzea led teknologiako argi berriak ipiniz; 47 argiztapen-koadrotatik 39ri eragiten die.

Aurreikusitako aurrezpenaren %: %55

Esleipenduna: Electrificaciones Radimer SL enpresa, 832.676,35 euroko zenbatekoagatik guztira. 

Jarduketak 1.000.000,00 euroko kostua izango duela aurreikusi da, eta horietatik 500.000,00 euro Europar Batasunak finantzatuko ditu, 2014-2020 aldirako hazkunde jasangarriko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) programa operatiboaren esparruan karbono gutxiko ekonomiara igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu berezietarako dirulaguntzen programaren kontura.

“Europa egiteko modu bat”

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.