Amurriok Ingurumen-Kudeaketako Ziurtagiria berritu du 2022an

Amurrioko Udalak, Ingurumena Kudeatzeko Europar Batasuneko EMAS Sistema du ezarrita 2003. urteaz geroztik. 2022an berritu egin du ziurtagiri hori, eta bere Ingurumen-adierazpena eskuragarri dago jada, AENORek ikuskatu eta balioztatutako dokumentua, herritar guztiek eta alde interesatuek Amurrioko Udalak 2021ean gauzatutako ingurumen-jarduera ikus dezaten.

https://udala.amurrio.eus/cas/servicios/medio-ambiente-y-cambio-climatico/emas

Amurrioko Udalaren Lurralde Eremuan Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren jarraipena egiteko kanpo-auditoretzan ez zen sistemarekin bat ez zetoren ezer hauteman, eta auditoretza-enpresaren txostenean sistemaren indargune hauek nabarmentzen dira:

  • Zuzendaritzaren eta bere taldearen konpromisoa Ingurumenarekin eta Ingurumena kudeatzeko Sistemarekin.
  • Garapen jasangarrirako Nazio Batuen 2030 Agenda eta estrategian, kudeaketa-sisteman eta arloko jarduera eta zerbitzuetan GJHak hartzen dira kontuan.
  • Ingurumen-Adierazpena: helburuaren, jomugen eta ekintzen trazabilitatea GJHekin, DRSen (Herri Administrazioa, Nekazaritza eta Hondakinen Kudeaketa) berariazko adierazleekin eta ingurumen arloko jardunbide hobeekin.
  • 2021eko Ingurumen Programaren helburu eta ekintzen eta arriskuei eta aukerei aurre egiteko planifikatutakoen betetze-maila handia, eta ingurumen-portaeraren adierazleen %67ko joera positiboa.
  • Kudeaketa-sistemaren ezarpenaren finkapena Lurralde Arloko jarduera eta zerbitzu guztietan.
  • Ikuskatutako birgaitze- eta urbanizazio-proiektuetan sartutako ingurumen-neurriak.
  • Eragiketen kontrola eta ingurumen-kudeaketa hobetzen duten informatika-tresnen erabilera:

- SIE: Energia-Informazioko Sistema (udaletxea, udal-eraikinak, argiak eta ibilgailuak)

- Jarduera-lizentziak kudeatzeko tresna (GIS, udalerriko jarduera guztiei buruzko informazioarekin)

- Amurrioko udalerriko Espezie Inbaditzaileen inbentarioa (GIS, espezieei, kokapenari eta tratamenduei buruzko informazioarekin)

  • Eskolako 2030 Agenda: Hezkuntza-etapa guztietara egokitutako materiala.
  • Komunikazioa

-Amurrioko Udalaren webgune berrian jasotako informazioa

- “Amurrio. Ekonomia zirkularreko tokiko ekimenak”. EHUren udako ikastaroak. Bilbo, 2021/06/30.

-  “GJHak eta zaintza-lanak politika gidari gisa Amurrion”. Udalsarea 2030 lurralde-topaketa. Gasteiz, 2022/02/16.

Eta hobetzeko aukera hauek:

  • Sistematizatzea: ekodiseinuaren aplikazioa birgaitze- eta urbanizazio-proiektuetan, ingurumen-neurrien ezarpenaren jarraipena egikaritze-etapan eta azken emaitzaren kalkulua ingurumen-eraginari dagokionez (adib.: erabilitako material birziklatuaren ehunekoa, energia-eraginkortasunaren hobekuntza…)
  • Kudeaketa-Sistema beste udal-kokaleku batzuetara zabaltzea

Inprimatu   E-maila