Amurrioko Udalak, Ingurumena Kudeatzeko Europar Batasuneko EMAS Sistema du ezarrita 2003. urteaz geroztik. 2023an berritu egin du ziurtagiri hori, eta bere Ingurumen-Adierazpena eskuragarri dago jada. AENORek ikuskatu eta balioztatu du dokumentua, eta herritar eta alde interesatu guztiek Amurrioko Udalak 2022an gauzatutako ingurumen-jarduera ikus dezakete.
https://udala.amurrio.eus/cas/servicios/medio-ambiente-y-cambio-climatico/emas
Amurrioko Udalaren Lurralde Eremuan Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren jarraipena egiteko gauzatu zen kanpo-auditoretzan ez zen sistemarekin bat ez zetorren ezer antzeman. Auditoretza-enpresaren txostenean sistemaren indargune hauek nabarmentzen dira:
- Zuzendaritzaren eta bere taldearen konpromisoa Ingurumenarekin eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemarekin.
- Garapen jasangarrirako Nazio Batuen 2030 Agenda eta estrategian, kudeaketa-sisteman eta arloko jarduera eta zerbitzuetan GJHak hartzen dira kontuan.
- Ingurumen-Adierazpena: helburuaren, jomugen eta ekintzen trazabilitatea GJHekin, DRSen (Herri Administrazioa, Nekazaritza eta Hondakinen Kudeaketa) berariazko adierazleekin eta ingurumen arloko jardunbide hobeekin.
- Udal-baratzak kudeatzeko tresna informatikoen (GIS) erabilera, operazio-kontrola eta ingurumen-kudeaketa hobetzeko
Eta hobetzeko aukerak:
- Kudeaketa-Sistema beste udal-kokaleku batzuetara zabaltzea.
Erakundearen etengabeko hobekuntzaren eta ingurumen-portaeraren ebaluazioari dagokionez, hurrengoa nabarmendu behar da:
- 2023an jasotako Ingurumen-Adierazpenean jasotzen diren 15 adierazleetatik, soilik adierazle zuzen bat eta zeharkako hiru bilakatu dira negatiboki 2022ko Ingurumen-Adierazpenarekin alderatuta.
- Azpimarratzekoa da, bere ingurumen-portaera hobetzeko, erakundeak Administrazio Publikoaren, Nekazaritzaren eta Hondakinen Kudeaketaren DRSetatik ateratako adierazle espezifiko asko (konparazio-parametroekin) eta ingurumen-jardunbide hobeak hartu dituela kontuan.