Amurrioko Udalak udal-karpa instalatu du Zaraobe Institutuan

  • Karpak leku estali handiagoa emango die ikastetxeko ikasleei.

Amurrioko Udalak, gaur egun erabiltzen ez duen udal-karpa bat instalatu du Zaraobe Institutuan, ikasleei espazio estali handiagoa emateko eskola-ordutegi barruko atsedenaldietarako edo jolasaldietarako. Horrela, Udalak institutuko zuzendaritzak egindako eskaerari erantzun dio, izan ere, horrelako gune bat eskatu zuen, Covid-19aren pandemiaren ondorioz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloak bete ahal izateko.

Amurriok 37 aparkaleku gehiago izango ditu Juan de Aranoa kalean

  • Aparkaleku-eremu berria 912 m2-ko lursail batean eraikiko da, eta datozen egunetan hastea aurreikusten da.
  • Alkinarreko bizilagunek urtero egiten diren auzoetako batzarretan egindako eskaeretako bati erantzuten dion jarduketa da.

Amurriok aparkaleku-eremu berria izango du Juan de Aranoa kalean, eta 37 plaza izango ditu, horietako bat egokituta. 34.896 euroko inbertsioa eskatuko duten lanak datozen egunetan hastea aurreikusi dute, eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Jarduketa horrek Alkinar auzoak Udalarekin urtero egiten dituen bileretan egindako eskaeretako bati erantzuten dio. Eskaera horiek, auzotarren parte-hartzea bilatzen duten auzoetako batzarren programaren barruan daude. Juan de Aranoa kaleko aparkaleku berria leku estrategikoan egongo da, Iparraldeko tren geltokitik gertu dagoelako. Gainera, A-625 errepidetik datozen ibilgailuentzako disuasio-aparkaleku gisa ere pentsatuta dago, Araba eta Felix Murga kaleetako aparkalekuekin gertatzen den bezala.

Aparkaleku-eremu berria 912 m2-ko lursail batean eraikiko da, eta 37 plaza izango ditu, horietako bat egokituta. Lanak otsailaren hasieran hastea aurreikusten da, baina eguraldiak lanen hasiera baldintzatu dezake; izan ere, gutxienez astebete igaro behar da euririk egin gabe lanekin hasi aurretik. Lanek 4 aste iraungo dute, eta 34.896 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.