Martxoaren 22an eta 23an Tubos Reunidos-en ondoko bidea itxita egonga mantentze-lanak direla eta

Berriak Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak Gainera erabilgarri:  CAS 

Amurrioko Tubos Reunidos altzairutegiaren ondoko pista itxita egongo da martxoaren 22an eta 23an, tona handiko hodi batzuk konpontzeko eta aldatzeko egin behar diren mantentze-lanengatik.

Mantentze-lanak egiteko, Ruperto jatetxearen ondoko aparkalekuaren parean dagoen bidera joan beharko da. Bidearen bi muturrak hesiz itxita egongo dira, printzipioz, datorren astelehenean eta asteartean.

Inprimatu