Amurrioko Kultur Etxean BetiOn telelaguntza-zerbitzuari buruzko informazio-hitzaldiak emango dira urriaren 29an eta azaroaren 4an

Euskadiko BetiOn telelaguntza-zerbitzuaren inguruko bi informazio-hitzaldi independente emango dira Amurrioko Kultur Etxean, urriaren 29an, 18:00etan, eta azaroaren 4an, 10:30ean. Zerbitzuaren oinarria pertsonan zentratutako eredua da, zeinaren bidez erabiltzaile bakoitzaren egoera baloratzen den, haren beharrak aztertzen diren eta prestazioak egokitzen diren haren ezaugarrietara. Gaur egun, 62.000 pertsona baino gehiagok erabiltzen dute zerbitzua Euskadin, eta 212k Amurrion.

Zerbitzua abian dago eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Erabiltzaileak terminala eta sakagailu pertsonala ditu etxean, eta azken hori etxe barruan gertatzen den edozein larrialdiren aurrean sakatu dezake. Zerbitzuak osasun-kontsultekin lotutako deiak osasun-zerbitzu publikora bideratzen ditu, eta hitzorduak kudeatzen dira osasun-zentroko lehen arretako medikuekin eta  erizainekin. Erorikoen arreta ere jorratzen da. Gainera, telelaguntza-plan pertsonalizatuaren arabera, jarraipen-deiak eta hainbat gairi buruzko informazio-kanpainak egiten dira (erorikoen prebentzioa, lapurreten aurreko neurriak, gripearen txertaketa-kanpaina, muturreko tenperaturak, etab.). Erabiltzailearen eta bere familiarren segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko, zerbitzuko langileek etxeko arriskuak eta erabiltzailearen egoera baloratuko ditu, eta teknologia gehigarria instalatzeko proposamena egin ahalko du (sua, kea eta gasaren detektagailuak, erorikoak, komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako telelaguntza, etab.). Barne hartzen dira erabiltzaileak behar dituen gailu gehigarriak.

Hitzaldietan parte hartzeko izena ematea

Edukiera kontuan hartuta, informazio-hitzaldietan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman ahalko dute adierazitako bi egunetako batean, Amurrioko Udalaren Gizarte Gaietarako Arloan (telefono-zk.: 945891161, 142 eta 146 luzapenak; edo helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..).

 

 

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Triptico.pdf)Triptico.pdfTelelaguntza-zerbitzuaren inguruko informazioa1739 kB21-10-21 09:44

Inprimatu   E-maila