Haurren jaiotza edo adopziorako 2020ko laguntzak
Azaroaren 5era arte eskatu ahalko dira Amurrioko Udalak 2020an seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik ematen dituen laguntzak. Herritarren arreta-zerbitzuan edo webgunearen (www.amurrio.eus) egoitza elektronikoan aurkeztuko dira. Azken 10 urteetan 5 urtez Amurrion erroldatuta egon diren (horietako bat gutxienez etenik gabe eta zehazki jaiotza- edo adopzio-dataren aurretik) gurasoek eskatu ahalko dituzte. Familia-unitateak ezingo du gainditu 20.000 euroko muga PFEZren zerga-oinarrian. Ezinbestekoa da eskatzailearen familia-unitate osoa Amurrion erroldatuta egotea jaiotzaren edo adopzioaren unean.
Zaurgarritasun-egoeran dauden herrialdeetako adingabeak udan hartzeko programen 2021eko dirulaguntzak
Azaroaren 5era arte irekita egongo da deialdian eskaerak aurkezteko epea. Xedea da muturreko zaurgarritasun-egoeran dauden herrialdetatik datozen adingabeak udan hartzeko programaren 2021eko dirulaguntzak ematea. Herritarren arreta-zerbitzuan edo webgunearen (www.amurrio.eus) egoitza elektronikoan aurkeztuko dira.
Bi harrera-modalitate egongo dira: bat oporraldietan zehar irabazi-asmorik gabeko erakundeen harrera-programen bidez, eta bestea adingabeen harrera-epe zabalagoetarako, baldin eta aurreko programetan parte hartu ondoren Amurrioko familiek harrera sustatzen badute. Programaren helburua da adingabeen ongizatearen eta herritarren artean elkartasun-kultura sortzearen alde egitea, elkarteek, erakundeek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek lagunduta, eta familiek sustatutako eta arrazoi humanitarioengatik egindako harreran kasuan, Administrazio eskudunak lagunduta.