Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak Amurrioko Kultur Etxera hurbilduko ditu bere doako zerbitzuak

  • Apirilaren 12tik aurrera, minbizia duten pertsonentzako eta haien senideentzako arreta psikologiko eta sozial zerbitzua jarriko da martxan.
  • Hitzorduak astelehen goizetan izango dira, baina aldez aurretik ordua zehaztu beharko da 945263297 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Amurrion, 2021eko apirilaren 6an. Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak (AECC Araba), Amurrioko Udalaren laguntzarekin, minbizia duten pertsonei eta haien senideei arreta emateko dituen laguntza psikologikoko eta sozialeko doako zerbitzuak hurbilduko ditu udalerrira. Zerbitzuak apirilaren 12tik aurrera hasiko dira Kultur Etxean.


Pauso berri horri esker, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak orain arte, duela 30 urtetik, Gasteizen eman dituen zerbitzuak Amurrion ere emango ditu. “Arabako Elkarteak duen lehentasuna, ahal den neurrian, ditugun doako zerbitzu guztiak bideratzea da, eta arreta ona ematea minbizia pairatzen ari diren pertsonei eta haien senideei”, azaldu dute elkartetik.


Arreta psikologikoa eta soziala Amurrioko Kultur Etxeko lokal batean emango da apirilaren 12tik aurrera. Hortik aurrera, bai psikologoak bai gizarte-langileak astelehenero emango dute arreta Amurrion, 10:00etatik 15:00etara. Gerturatu aurretik, hitzordua hartu beharko da, 945263297 telefono-zenbakirara deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.