Martxoaren 4an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Kuikui” ikuskizuna eramango dute Bañueta Kiroldegira

Berriak Euskara, Hezkuntza, Osasuna eta Bitartekaritza Gainera erabilgarri:  CAS 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute datorren ostiralean, martxoaren 4an, Bañueta Kiroldegian. Emanaldi hori, joan den azaroan egitekoa zen baina bertan behera utzi behar izan zen, osasun-egoera zela eta. Datorren asteko hitzordurako, Amurrioko Udalak bi emanaldi egitea erabaki du, 17:30ean eta 19:30ean, pilaketak saihesteko eta osasun-segurtasuneko irizpide eta protokolo guztiak betetzeko.

Azarorako aurreikusita zegoen emanaldiaren sarrera gordetzen duten pertsonek emanaldiaren egunean aurkeztu beharko dute. Ekitaldira joaterik ez dutenek, berriz, Kultur Etxeko sarreran itzuli ahal izango dute martxoaren 4ra arte, eta ordaindutako dirua berreskuratu.

17:30ean izango den Ikuskizunaren lehen pasera, edo 19:30ean izango den bigarrenera sartzeko ezarritako protokoloa pertsona bakoitzaren sarrera-zenbakiaren araberakoa izango da.

LEHENENGO PASEA (17:30) Zenbaki hauek dituzten sarrerak:

Sarrera zuriak (pistak): 001-650

Sarrera horiak (harmailak): 001-140

Sarrera urdinak (harmailak): 001-120

 

BIGARREN PASEA (19:30) Zenbaki hauek dituzten sarrerak:

Sarrera zuriak (pistak): 651-1300

Sarrera horiak (harmailak): 141-239

Sarrera urdinak (harmailak): 121-200

 

Sarreren salmenta

Agintariek ezarritako neurriak malgutu egin direnez, eta horrek azaroan aurreikusitakoa baino edukiera handiagoa ekarriko duenez, sarrera berriak jarriko dira salgai datorren astelehen arratsaldetik, otsailaren 28tik, aurrera, eta Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira.

Inprimatu