'Oporretan Ere Euskaraz' ekimenaren edizio berria uztailaren 5etik 30era

  • Izena emateko epea ekainaren 1etik 11ra luzatuko da, eta Kultur Etxean edo online egin ahal izango da.
  • Bi hamabostaldi antolatuko dira, uztailaren 5etik 15era eta 19tik 30era, eta talde bakoitza 6 pertsonak eta begirale bat osatuko dute, parte-hartzaileen osasuna bermatzeko.

Amurrioko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Covid 19ren ondorioz iaz izandako geldialdiaren ondoren, 'Oporretan ere Euskaraz' ekimenaren edizio berri bat antolatu du, 4 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat aisialdiko jarduerekin.

Covid 19ren ondorioz erakundeek eskatutako neurriek baldintzatzen dute jarduera honen antolaketa. Protokoloa betetzeko, 6 parte-hartzaileko taldeak osatuko dira begirale batekin, eta ahalik eta plaza gehien eskaintzeko, bi hamabostaldi antolatuko dira, uztailaren 5etik 15era eta 19tik 30era, 10:00etatik 13:30era. Horrela, 420 adingabek aisialdiaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute.

Jolasak, eskulanak, tailerrak eta udako igerilekuetara irteerak izango dira 'Oporretan ere Euskaraz' udako programako ekintzetako batzuk. 5 taldetan banatuko dira, adin-tarteen arabera, udalerriko hainbat instalazio eta espaziotan: 4 eta 5 urte bitartekoak Mendiko Ikastetxean, 6 eta 7 urte bitartekoak Juan Urrutia Parkean eta frontoian, 8 eta 9 urte bitartekoak Mendiko Ikastetxean, 10 eta 12 urte bitartekoak BaƱueta kiroldegian eta 6 eta 11 urte bitartekoak Kultur Etxean eta San Anton plazan.

Izen-emateak

Izen-ematea ekainaren 1etik 11ra bitartean egin behar da, Kultur Etxean edo online, labur.eus/oporretanereeuskaraz2021 helbidean. Izena emateko prozesua amaitzeko, ordainketa egin izanaren ordainagiria entregatu beharko da. Ordainketa Laboral Kutxaren 3035 0089 18 0890020005 kontuan egingo da, eta kontzeptuan "izen-abizenak-Oporretan ere Euskaraz" jarri beharko da.

Matrikula 56,63 eurokoa da Amurrion erroldatutako pertsonentzat, 50,98 eurokoa seme-alaba bat baino gehiago dituzten familia-unitateentzat, eta udalerrian erroldatu gabeentzat 111,19 eurokoa, seme-alaba bat baino gehiago dituzten familia-unitateentzat 107,61 eurokoa.

Eskabideak eskainitako plaza kopurua baino gehiago badira, zozketa egingo da interesdunen artean. Plaza libreak geratzen badira, bi txandetan parte hartzeko aukera eskainiko da, zozketa bidez. Programan onartutakoen zerrenda ekainaren 18an argitaratuko da Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 945891161 telefonora.


Inprimatu   E-maila