Aiara Dantza Taldeak, Amurrioko Udalaren laguntzarekin, hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 17tik 23ra Amurrion Euskal Astea ospatzeko. Aldi horretan, dantza-jantzien erakusketa egongo da herriko hainbat dendatako erakusleihoetan. Gainera, dokumental bat, argazki erakusketa bat, tailer koreografiko bat eta bi dantza ikuskizun programatu dira.
- Maiatzaren 19a: 19:30 JANTZARI dokumentala Amurrio Antzokian.
- Maiatzak 22: Egun osoan zehar, Aiara dantza taldearen antzinako eta egungo argazkien erakusketa, Elexondo pasealekuan.
- 12:30 Aiara Dantza taldearen emanaldia Juan Urrutia plazan.
- 17:00 Dantza tailerra Haatik konpainiarekin, DAGAZ programaren barruan, Amurrio Antzokian.
- 19:30 “Errimak bi oinetan” dantza ikuskizuna Haatik Dantza konpainiaren eskutik, Juan Urrutia plazan.
Informazio gehiago:
Maite González Bilbao
679 933 356
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.