Laia Eskolak bosgarren urteurrena ospatuko du elkarrizketa mahai batekin eta emakumeen rap ikuskizun batekin

Laia Eskolak, Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, bosgarren urteurrena ospatuko du irailaren 11n Amurrioko Antzokian 11.30etatik 12.30era. Ramiro Gonzalez, ahaldun nagusiak, eta Encina Castresana, Aiarako Cuadrillako presidenteak, ongietorriaren arduradunak izango dira. Jardunaldiak belaunaldien arteko elkarrizketa-mahai batekin jarraituko du. Bertan Begoña Etayo, aktibista feminista eta "La hora violeta" irakurketa kluben koordinatzaileak, Mª Carmen Rodríguez, Gaubeako mediku eta “Laukia-Mujeres en acción” elkarteko ordezkariak, eta Paula Fernández, sare sozialetako "Body positive" aktibistak, hartuko dute parte.

Horrez gain, rap feminista ikuskizuna izango da. Euskadiko raperorik onenak parte hartuko dute. Hitzordua 13.00etatik 14.00etara izango da Juan Urrutia parkean. Ekitaldira joan nahi dutenek izena eman beharko dute hurrengo estekan https://www.laiaeskola.eus/laia-eskola-urteurrena-izen-ematea/. Horrez gain, autobus zerbitzua izango dute, eta gurasoek haurtzaindegi zerbitzua euren eskura izango dute. Zeinu interpretatzaile bat ere izango da topaketan.

"Emakumeen Aztarnak. Amurrioko Memoria Historikora Hurbilketa (1940 - 1975)" liburua aurkeztuko dute asteazkenean Amurrion

  • Ekitaldia 18:00etan hasiko da; lekua mugatua da, beraz, joan nahi dutenek, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz edo udaletxera, 945891161 telefono-zenbakira, deituz eman beharko dute izena.

 Asteazken honetan, ekainaren 2an, “Emakumeen aztarnak: Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburua aurkeztuko da Amurrio Antzokian. Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Lekua mugatua da, beraz, parte hartu nahi dutenek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz edo udaletxera deituz (945891161) eman beharko dute izena.

Amurrioko 16 emakumek lehen pertsonan kontatutako bizipenak biltzen ditu liburuak, emakumeen partaidetza biltzeko eta berridazteko, udalerriaren garapen historiko, ekonomiko eta sozialean duten protagonismoa agerian utziz. Liburuak, 1960ko hamarkadatik aurrerako frankismoan hasi eta landa-gizarte tradizionaletik gizarte moderno industrialaren berezko forma sozioekonomiko eta kulturaletara igaro den garaia hartzen du.

Liburuaren protagonistak hauk dira dira: Maria Arberas, Begoña Mendieta, Maria Tejada, Isabel Castro, Kontxi Aguillo, Mari Paz Echevarria, Mertxe Perez, Angelines Paniego, Begoña Álava, Loli Almanchel, Mar Deli Perez, Kontxi Plaza, Marisa Bitorika, Amaia Aldama, Nieves Irabien eta Charo Irabien. Liburuaren 200 ale egingo dira, eta aurkezpenaren egunean erosi ahal izango da. Ondoren, udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatu ahal izango da.

2021eko ekainaren 28a, Sexu eta Genero Aniztasunaren Aldeko Eguna dela eta erakunde adierazpena

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen  Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.

 Berdindu zerbitzu publikoak, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza ematekoak, eskerrak eman nahi dizkie sexu-askapenaren aldeko borrokaren alde bizitza eta ahaleginak eman dituzten pertsona guztiei, gaur egun ere antolatzen eta gizartea sentsibilizatu, kontzientziatu eta eraldatzeko lana egiten jarraitzen baitute.

Era berean, gure mugetatik kanpo eta hemen isilik jasaten duten pertsona guztiak aitortu eta ahaldundu nahi ditu. Eta hori egin nahi du, bereziki, 2021ean, hain ohikoa ez den egoera bizi behar baitugu.

Amurrioko Udalean argi daukagu erne ibili behar dela sexu- eta genero-aniztasunaren aurkako sektore eta alderdi politiko jakin batzuen diskurtso eta planteamenduen gorakadaren aurrean, eta horrek ondorio zuzenak ditu: alde batetik, trans kolektiboaren eskubideak onartzearen aurkako oposizio zuzena; eta, bestetik, erasoen gorakada, duela egun gutxi gure herri batean ikusi ahal izan dugun bezala. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten jarraitzea.

Horregatik, beharrezkoa da LGTBI pertsonen bizitzak eta eskubideak babesten dituzten lege-esparruak egotea. Halaber, oso garrantzitsua da LGTBI kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea, hiriko zurrumurru eta legendak harago, egiaztatutako eta kuantifikatutako datuekin.

Ikusgarritasun lesbikoa, trans, bi, trans despatologizazioaren aurkako egunak, LGTBIfobiaren aurkakoak... bat egiten dute, gaur, izateko eta desiratzeko harrotasunaren aldarrikapenean, bakoitzak bere erara, den-denek.

Horregatik guztiagatik, Amurrioko Udalean, egun hau sexu eta genero askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen dugu euskal gizartea, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea eta pertsona guztiak askatasunean bizi eta adierazi ahal izatea bermatzea.

Horregatik Amurrioko Udalak konpromisoa hartzen du honako hau egiteko:

1) Araban Aldundiak egindako LGTBI pertsonen egoeraren eta beharren diagnostikoa zabaldu eta jarraipena ematea,  premiaz, pandemiaren krisiaren eraginaren ondorioz egindakoa, beste erakunde, kolektibo eta gizarte-eragile batzuekin koordinatuta.

2) Egindako diagnostikoari erantzungo dion plan edo neurri-multzoa bultzatzen jarraitzea, premiazkoenak diren ekintzak lehenetsiz, besteak beste, arlo hauetan: soziala, enplegua, osasuna, etab, krisiari aurre egiteko plangintza orokorrean, gure herriko LGTBI pertsonen egoerari eta beharrei erantzuteko neurriak jasotzen jarraitzea.

3) LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen koordinazio, arreta eta erantzun publikorako protokoloei jarraipena ematea.

4) LGTBI pertsonen eskubideak bermatzera bideratutako neurriak aktibatzen jarraitzea, hala nola: administrazio-formularioetan aldaketak egitea binarismoa gainditzeko, aldagelak eta komunak egokitzea instalazio publikoetan, igerileku publikoen araudiak.

5) LGTBI biztanleriaren aurkako gorroto-diskurtsoak identifikatzeko mekanismoak ezartzea Ikusgunerekin batera (behatokiak, aldizkako azterketa, etab.), eta hainbat eremutan (hezkuntza, kultura, komunikazioa, enpresa eta gizartea, oro har) diskurtso horiei eta jazarpen eta eraso LGTBIFobikoei aurre egiteko ekintzak bultzatzea (protokoloak, araudi espezifikoak, etab.).

6) Haurrak eta nerabe transexualak babesteko neurriak ezartzen jarraitzea, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten hezkidetza-prozesuak, gizarte- eta hezkuntza-eragileekin.

7) Sexu eta genero disidentziaren gaineko prestakuntza-prozesuak berriro martxan jartzea, langile publiko eta politikoentzat, bereziki, jendeari arreta emateko, eta gizarte- eta hezkuntza- esparrurako.

8) Sentsibilizazio-kanpaina feministak egiten jarraitzea, egungo testuinguru sozialera egokituta, epe labur, ertain eta luzean, sexu-genero dikotomiari, heteronormatibitateari, sexu- orientazioaren eta genero-identitatearen adierazpen-aniztasunari eta eremu desberdinetan LGTBI pertsonenganako indarkeriaren eta diskriminazioaren adierazpen eta forma anitzei buruzko kontzientzia kritikoa hartzea errazteko.

9) Zaintzei buruzko lan-ildoak aktibatzen jarraitzea ikuspuntu feministatik eta LGTBI ikuspegitik, zaintza sare komunitarioekiko, kolektibo feministekiko, LGTBI kolektiboekiko eta beste gizarte-eragile batzuekiko lankidetza sustatuz: besteak beste, adinekoei, desgaitasuna dutenei edo gizarte-bazterketako egoeran daudenei arreta emateko zerbitzu publikoakberrikustea (egoitzetan, eguneko zentroetan, etxez etxeko zerbitzuan, etxebizitza komunitariotean eta abarretan arreta emateko protokoloak), eta ekimen komunitarioak abiaraztea.

10) Adinekoen egoitzetan, etxebizitza komunitarioetan edo eguneko zentroetan, besteak beste, hainbat neurri modu koordinatuan sustatzea, LGTBI pertsonek beren aukera sexuala eta genero-aukera askatasunez bizi ahal izan dezaten, diskriminaziorik gabe, eta, besteak beste, honako hauek barne hartuta: sentsibilizazio-kanpainak, espazio bitarren berrantolaketa, eta LGTBI adineko pertsonen ekarpena ikusarazteko eta balioesteko jarduerak.

11) Zeharka, LGTBI kolektiboekin, kolektibo feministekin eta adituekin identifikatutako ekintza guztien diseinu, jarraipen eta ebaluaziorako elkarrizketa lotesle eta iraunkorreko espazioak gaitzen jarraitzea.

Herritarrei dei egiten diegu LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak gure eskualdean deitutako ekintzetan parte har dezaten.

Amurriok Udal Berdintasun Plan berria egiteko herritarren partaidetzarako saio bat deitu du

  • Informazioa biltzeko saioa datorren apirilaren 21ean egingo da; horretarako, apirilaren 19a baino lehen eman behar da izena, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu elektronikoa bidalita edo 945 89 11 61 telefono-zenbakira deituta
  • Amurrioko emakume guztiei irekitako deialdi honetatik ateratako ondorioak, hautemandako beharrei erantzungo dien plana egiteko abiapuntuetako bat izango dira

Amurrioko Udala bere V. Berdintasun Plana egiteko lehen pausoak ematen hasi da. Horretarako, gauzatu aurretik, deialdi ireki bat egingo du Udalak, Amurrioko emakumeen bizitzan eragiten duten alderdiei buruzko eskaera sozial, iritzi, baldintza, behar eta pertzepzio nagusiak zeintzuk diren jakiteko. Informazioa biltzeko saioa apirilaren 21ean izango da, 18:00etan, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 19a baino lehen eman beharko dute izena.


Gaur egun, berdintasun-diagnostikoa egiteko puntuan gaude, eta, horretarako, udalerriko emakumeen iritzia jaso nahi dugu. Programatutako saioaren bidez, Amurrioko egungo egoerari buruzko informazioa lortu nahi da, eta Udalak azken urteetan bultzatu dituen berdintasun-politiken eragina eta emaitzak ezagutu. Deialdi honetatik ateratako ondorioak, antzemandako premiei erantzungo dien V. Berdintasun Plana egiteko abiapuntuetako bat izango dira, eta plana behin betiko onartu aurretik, herritarrekin kontrastatuko da.


“Aurretik diagnostiko on bat egitea funtsezkoa da Amurrioko V. Berdintasun Plana berme osoz gauzatzeko. Plan horrek udalerriko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak gainditzeko politika publikoak bultzatzen jarraitzeko beharrari erantzungo dio”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak.


Lan-saioa apirilaren 21ean izango da, 18:00etan, eta informazioa biltzeko prozesu horretan parte hartu nahi duten emakume guztientzat zabalik dago. Jasaten ari garen osasun egoera dela eta, parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea apirilaren 19a baino lehen, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu elektronikoa bidaliz edo 945 89 11 61 telefono zenbakira deituz eta Berdintasun teknikariaz galdetuz. Bilkura non egingo den inskripzio kopuruaren arabera erabakiko da, eta, beraz, inskripzioa egin ondoren, bertaratutakoei jakinaraziko zaie. Gainera, saio horren ondoren, bide telematikoak gaituko dira lanaldira joan ezin izan diren emakumeek euren ekarpenak egin ditzaten.

Amurriok Emakumeen Etxeei buruzko erakusketa hartuko du ekainaren 14tik 23ra

  • Erakusketaren helburua espazio hori eta bere helburuak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa herritarrei hurbiltzea da.

 

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak, Emakunderekin lankidetzan, Emakuneen Etxeei buruzko erakusketa bat antolatu du. Erakusketaren helburua herritarrei Emakumearen Etxe bat zer den eta zer helburu duen hurbiltzea da, gune horiei buruzko ezagutza zabaltzeko. Horretarako, ekainaren 14tik 23ra bitartean azalpeneko panelak jarriko dira Juan Urrutia plazan.

Horrela, Emakumearen Etxeari buruzko azalpen bat jasoko da; gune feminista da emakume guztientzat, eta batasunerako, eztabaidarako, gogoetarako eta hazkunderako topaleku gisa balio du. Era berean, erakusketak ahalduntze feminista zer den eta horretaz zergatik hitz egiten dugun azaldu nahi du.

Erakusketan bertan, koaderno bat jarriko da. Bertan, batetik, erakusketaren informazioa zabalduko da, eta, bestetik, gunea bisitatzen duten emakumeek, emakumeen ahalduntzeari buruz izan ditzaketen ideiak eta proposamenak eman ditzaten bilatzen da.

"Emakumeen aztarnak. Amurrioko Memoria Historikora Hurbilketa (1940-1975)" liburuak Amurrioko 17 emakumeren bizipenak biltzen ditu

  • Proiektu hau, Udaleko berdintasun arloak bultzatutako ‘Amurrioko Emakumeen Memoria Historikoa Berreskuratzeko Ikerketa bekatik’ sortu da.

Datorren apirilean, Olga del Castilloren eta David Beorleguiren “Emakumeen aztarnak. Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburua argitaratuko da. Udalerriko emakumeen memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko Udaleko berdintasun sailak 2019an bultzatutako bekatik sortu zen, eta Gogora Institutuaren babesa du.

Amurrioko 17 emakumek lehen pertsonan kontatutako bizipenak biltzen ditu liburuak, emakumeen partaidetza jaso eta berridazteko, udalerriaren garapen historiko, ekonomiko eta sozialean duten protagonismoa agerian utziz. Frankismoko hirurogeiko hamarkadan hasi eta landa-gizarte tradizionaletik gizarte moderno industrialen berezko forma sozioekonomiko eta kulturaletara igaro den garaian kokatzen da.

Maria Arberas, Begoña Mendieta, Maria Tejada, Isabel Castro, Kontxi Aguillo, Mari Paz Echevarria, Mertxe Perez, Angelines Paniego, Begoña Álava, Loli Almanchel, Mar Deli Perez, Kontxi Plaza, Marisa Bitorika, Amaia Aldama, Nieves Irabien eta Marivi Marigorta dira protagonistak.

Proiektua Amurrioko Udaleko berdintasun sailak 2019an bultzatutako bekatik abiatzen da, eta genero-ikuspegiaren aldarrikapena bilatzen du, emakumeen eginkizuna ikusezina izatea ezaugarri duen une historiko batean. Lan horren bidez, hainbat emakumek berdintasunezko gizarte plurala eratzen lagundu duten moduak aztertu dira, hainbat balio, posizionamendu, esperientzia, itxaropen eta bizi-proiektu oinarri hartuta.

 “Gure ustez, memoria historikoa berreskuratzea ezin da datuetara mugatu, eta liburu honetan jasotzen diren kontakizunak beharrezkoak dira. Liburuak, oraina ulertzeko eta aurrera jarraitzeko gako asko ematen ditu. Bide horrek, emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasunaren alde guztien artean egituratutako aldarrikapen-estrategia eta -ekintzak eskatzen ditu. Amurrioko mugimendu feminista, eraldaketa subjektibo, sozial eta politikoen ondare historikotik kartografiatu nahi dugu”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak.

Liburuaren 200 ale argitaratuko dira, eta aurkezpenaren egunean erosi ahal izango dira. Aurkezpen ekitaldia datozen hilabeteetan egingo da, Covid-19ak sortutako egoera globala hobetzen denean eta ekitaldia berme guztiekin antolatu daitekeenean, proiektuan parte hartzen duten emakumeak eta herritarrak bildu ahal izateko.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.