Amurriok horma-irudi parte-hartzailea egingo du Azaroaren 25ean

Amurrioko Udalak herritarrak inplikatu nahi ditu azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, dela eta. Horretarako, horma-irudi bat sortuko da, eta horma-irudia egiteko amurrioarren parte-hartzea lortu nahi da.

Horma-irudia egin aurretik, partaidetza saioak egingo dira bi astez, VerĂ³nica Werckmeister horma-irudigile esperimentatuak gidatuta. Saio horietan horma-irudiaren azken zirriborroa egiteko eta udalerriko fatxada batean hura sortzeko aukera emango duten ideiak bilduko dira bi astez. Aurkezpeneko lehen saioa urriaren 5ean izango da, 18:00etan, Udaletxean, eta izen-ematea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egin ahal izango da.


Inprimatu   E-maila