Abian dira jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko Mugiamurrioren programak

Berriak Adinekoak

Amurriok maiatzaren 4an jarri zituen martxan berriro ere Mugiamurriotik bultzatutako jarduerak, ariketa fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programen bitartez. Aldi berria ireki da, parte hartu nahi duten pertsona guztiek bizi-proiektu osasungarri honekin bat egin dezaten. Bi programa horiekin batera, Kultur Etxean orientazio-zerbitzua ematen jarraituko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesdunek aholkularitza jaso ahal izan dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa asteazkenetan izango da Nagusi Etxean, eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, modu aktiboan eta gogobetetzailean zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programa ostegunetan egingo da Reforren, eta horrek ere 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren bidez, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatu nahi da 55 urtetik gorako udalerriko biztanleen artean, ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz, jarduera fisikoa, besteak beste. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, baita bizi-estilo aktibo eta osasungarria lortzeko motibazio-funtzionamendua optimizatzeko estrategiak ere.

Programetan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, Kultur Etxeko lehen solairuan, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, eta baita 619411732 telefono zenbakira deituta ere.

Orientazio-zerbitzua

Orientazio zerbitzua, Mugiamurrioko funtsezko pieza, Kultur Etxean egiten jarraituko da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio-zerbitzura joateko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da 619411732 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Inprimatu