Amurrioko XXVIII. Artzain Eguna datorren irailaren 18an ospatuko da

Amurrioko XXVIII. Artzain Eguna datorren irailaren 18an ospatuko da

  • Aurreko egunean XVIII. Kanpai kontzertua izango da eta igandean harrera egingo zaie omendutako artzainei

 

Amurrion, 2022ko irailaren 12an. Amurriok XXVIII. Artzain Eguna ospatuko du aurten irailaren 18an, udako oporretatik bueltako hitzordurik berezienetakoa. Sektoreari bultzada emateko bereziki pentsatutako egun horrek bere ohiko formatua berreskuratuko du, hainbat lehiaketa, produktu-dastatze, erakusketa eta gaztagintza eta ardi-mozte erakustaldi eta artzain txakurren erakustaldi tradizionalekin.

Ohitura denez, Artzain Egunaren aurretik, irailaren 17an, larunbatean, 12:00etan, XVIII. Kanpai kontzertua izango da. Igandean, 11:30ean, harrera egingo zaie aurten omendutako artzainei: Blanca Pérez de Onraita (Okina), Carlos Pérez de Arribas (Ollerías), Jose Luis Menoyo Iturribarria (Salmanton). Gainera, Arabako Ardien Agorala Elkarteko kontrolatzailea den eta orain dela gutxi erretiroa hartu duen Jose Miguel Ugarte Santamaria (Aloria) omenduko da.

XXVIII. Artzain Egunaren egitarau osoa

LATXA ARRAZAKO ARDI AZIENDAREN PROBINTZIA ARTEKO XXVIII. LEHIAKETA. 10:00etatik 14:30era parkean.

 

- Arabako esne-ekoizpeneko aurpegi beltz eta aurpegi hori artalde onenen erakusketa.

- Eskualdeko esne-kontroleko ardirik onenen erakusketa.

- Sasi ardi arrazako ardien erakusketa; babes bereziko euskal-nafar arraza autoktonoa.

Ruperto Casanuevaren Oroimenezko IDIAZABAL J.D.-ko XV. ARTZAIN GAZTA LEHIAKETA. 10:00etatik 14:30era Juan Urrutia plazan.

 

GAZTA ETA TXAKOLIN SALMENTA ETA ERAKUSKETA

10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan.

 

GAZTA DASTAKETA

10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan.

 

GASTRONOMIA ERAKUSTALDIA

10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan.

 

BERTAKO PRODUKTUEN SALMENTA ETA ERAKUSKETA ETA ARTISAUTZA ERAKUSKETA

10:00etatik 14:30era Dionisio Aldama eta Larrinaga kaleetan

 

ARGAZKI- ETA ETNOGRAFIA-ERAKUSKETA

10:00etatik 14:30era Guk pasealekuan.

 

ARTZAIN TXAKUR ERAKUSKETA

10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Parkean

 

  1. GAZTA LEHIAKETA HERRIKOIA

10:00etatik 13:00etara, Juan Urrutia Plazan.

 

HARRERA OMENDUTAKO ARTZAINEI

11:30ean Juan de Urrutia plazan.

 

GAZTAGINTZA ERAKUSTALDIA

12:00etatik 12:30era Juan Urrutia plazan.

 

ARDI-MOZTE TRADIZIONALAREN ETA ZEELANDA-BERRIKOAREN ERAKUSTALDIA

12:30etik 13:30era parkean.

 

ARDI LATXATIK DATOZEN PRODUKTU BERRIAK DASTATZEKO AUKERA

12:30etik 13:00etara, Juan Urrutia plazan.

 

OMENALDIA ARABAKO ARTZAINARI

13:30ean Juan Urrutia plazan.

 

SARI BANAKETA

13:30ean Juan Urrutia plazan.

 

JUSTO FURUNDARENAREN OMENEZKO XXIII. ARTZAIN TXAKUR ERAKUSTALDIA

18:00etan, Pikazako Landaren aurrean, Udal Igerilekuen ondoan.


Inprimatu   E-maila