Amurrio Bidean-ek urteko azken hiruhilekoan emango diren prestakuntza-ekintza berriak antolatu ditu

NOTICIAS Gainera erabilgarri:  CAS 

Amurrio Bidean-ek, Amurrioko Udalaren Tokiko Garapen Agentziak, aurrez aurreko tailer eta prestakuntza-ekintza sorta diseinatu du. Beren trebetasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten langileei, zein langabeei dago zuzenduta, lan-merkatuan sartzea errazteko.

Biltegiaren kudeaketa logistikoa

Lehen ikastaroa izango da eta urriaren 3tik azaroaren 2ra egingo da. Bertan, zamalanak egiteko teknikak aztertuko dira, eta, gainera, eskorgekin aritzeko berariazko prestakuntza ere emango da.

Jatetxeko eta pintxoak dituen tabernako oinarrizko lanak

Urriaren 3tik azaroaren 3ra bitartean egingo da ikastaroa, eta 68 orduko prestakuntza izango du. Programak elikagaien eta edarien ekoizpen- eta zerbitzu-eremuetako segurtasun-arauak eta -baldintzak aplikatzea, sukaldaritzako hainbat teknika, pintxoak, tapak eta kanapeak egitea, elikagaien higienea eta elikagaien manipulatzaile-txartela jorratuko ditu.

XXI. Mendeko Barman-a

Urriko arratsaldeetan, destilatuak, likoreak eta aperitiboak, koktel eta konbinatu motak ezagutzeko edo garagardoa zelan botatzen den ikasteko 10 orduko prestakuntza egingo da.

Passivhaus

Ikastaro hau urriaren 19tik azaroaren 16ra izango da. Bertan gaur egungo passivhaus arau-esparruak, oinarrizko printzipioak eta ziurtagiri motak jorratuko dira eta benetako kasuak aurkeztuko dituen parte praktiko bat ere egingo da.

Lanbila. Lehen enplegurako kit-a

Prestakuntza horren helburua bertaratuei lana bilatzeko prozesurako tresna erabilgarriak ematea da. Azaroaren 21etik 25era bitartean egingo da.

 

Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da, irailaren 1ean hasita. Parte hartu edo informazio gehiago nahi dutenek Amurrio Bidean-ekin jar daitezke harremanetan, 945891721 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Prestakuntza-ekintza hauek Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzekin egingo dira, Aiarako Kuadrillaren bitartez, Hazilan programa izan ezik. Azken hori EGIFek diruz laguntzen eta finantzatzen du, % 50ean, eta 2014-2020 EPOaren barruan dago.

 

Inprimatu