Amurrio 2026ko Inauterietarako prestatzen ari da

Amurrio 2026ko Inauterietarako prestatzen ari da

  • Amurriok 2026ko Inauteriak ospatuko ditu, otsailean zehar kaleak kolorez, musikaz eta tradizioz beteko dituen egitarau zabalarekin. Desfileak, musika-animazioa, lehiaketak eta publiko guztientzako proposamenak izango dira udalerrian.

Otsailaren 3tik 17ra La Casonan "Carnaval rural de Euskal Herria" erakusketa ikusi ahal izango da. Jaiaren egun nagusiak otsailaren 14a, larunbata, kalejirak, musika animazioa eta "Kakarro Birigarro" mozorro lehiaketa izango dira; eta otsailaren 17a, asteartea, bereziki haurrei eskainitako eguna, txokolatada, ikuskizunak eta Kakarro Judasen erretzea izango da.

Horrez gain, martxoaren 1ean 19:00etan mozorro lehiaketa eta desfilea ere egingo dira. Desfilearen zirkuitua Santa MarĂ­a elizatik abiatuko da eta biribilgunea, Elexondo, Crucero, Aiala eta Iturralde zeharkatuko ditu, Juan Urrutia plazan amaituz. Parte-hartzaileen izen-ematea otsailaren 24tik 27ra egin ahal izango da Amurrioko Kultur Etxean. Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko, sakatu behean.

Programazio honekin, Amurriok berriz ere inauteri parte-hartzaileen aldeko apustua egin du, irekiak eta jai giroz beteak.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (1 Bases concursos disfraces 2025.pdf)1 Bases concursos disfraces 2025.pdf 135 kB19-01-26 09:44

Inprimatu   E-maila