‘Amurrio Suspertu Digitala’ Amurrioko enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko programa

Programa honen helburua da Amurrioko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea digitalizazio pertsonalizatuko eta indibidualizatuko ibilbide-orri edo plan bat lor dezaten. Enpresa bakoitzak berezitasun eta ezaugarri batzuk ditu, besteengandik bereizten dutenak, eta, horregatik, eraldaketa digitaleko prozesuak bakarrak dira. Programan parte hartu ondoren, enpresek digitalizazio arrakastatsua egiteko estrategia bat lortuko dute.

 

Programak 3 fase ditu:

1. Hasierako diagnostikoa, aholkulari espezializatu batekin banakako bilerak eginez. Diagnostiko horretatik abiatuta, ibilbide malgua eta enpresa bakoitzari egokitua ezarriko da.

2. Datozen hilabeteetan hainbat tailer labur egingo dira irakasleekin eta adituekin, eraldaketa digitalaren inguruko hainbat gai jorratzeko (diagnostikoetan ikusitako premien arabera egokituak). Tailer horien helburua enpresa parte-hartzaileen beharrak sentsibilizatzea, ikastea, hausnartzea eta lantzea da.

3. Inplementaziorako edo ibilbide-orrirako proposamena, eraldaketa digitala egin ahal izateko garrantzitsua, premiazkoa eta/edo beharrezkoa zer den ezartzea ahalbidetuko duena.

Programa honetan parte hartzeak ez dio inolako kosturik eragiten enpresari, Amurrio Bidean eta Amurrioko Udalak finantzatzen baitute. Baina plazak mugatuak dira eta beharrezkoa izango da enpresen profil espezifikoak (gerentzia, informatika, giza baliabideak, antolaketa, finantzak...) beren erantzukizun-eremuan eragina duten tailerretara joan ahal izatea, ikuspegi partekatua izateko eta diagnostikoa eta ibilbide-orria ahalik eta kontrastatuenak izan daitezen.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, webinar bat egongo da urriaren 28an, 10: 30ean. Parte hartu nahi izanez gero, honako inprimaki honetan eman behar da izena: https://forms.gle/UDdu9hNLcDFa7sVAA edo Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri 945891721 telefonoan edo posta bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

 

 


Inprimatu   E-maila