Amurriok bi bilera ireki deitu ditu herritarrentzat, udal ekipamenduei buruzko diagnostikoa osatzeko

Amurrioko Udalak aurrera egin du Udal Ekipamenduen Plan Zuzentzailearen diagnostiko-fasean. Udan aurreratu den azterketa teknikoarekin batera, datozen asteetan bi bilera ireki egingo dira, erabiltzaileen, gizarte-eragileen eta, oro har, herritarren ikuspuntua jasotzeko.

Programatu diren bi saio horietarako, dauden ekipamenduak bi eremutan banatu dira, egungo erabilera kontuan hartuta, eta saio bakoitzean eremu jakin bat landuko da.

Lehenengo bilera urriaren 7an izango da, 18:30etan, eta kultur arloko ekipamenduak aztertuko dira. Bestalde, urriaren 13an, 18:30etan, egingo den bileran, kirol arloa aztertuko da. Bi bilerak katekesiko aretoan izango dira.

“Herritarrentzat irekita egongo diren bilera horiek helburu bikoitza dute: lehenik eta behin, orain arte ateratako ondorioak itzuliko dira, eta, ondoren, ekipamendu horiek gaur egun duten egoeran sakonduko da. Amaitzeko, inguruak eskaintzen dituen etorkizuneko beharrak eta aukerak landuko ditugu”, azaldu du Txerra Molinuevo, Amurrioko alkateak.

Diagnostiko-fasea amaitutakoan, proposamen bat egingo da Udal Ekipamenduen Plan Zuzentzailerako, eta lehen proposamen hori ere herritarrekin kontrastatuko da, urte honen amaieran, gutxi gorabehera.

Udalak saio horietan parte hartzeko dei egiten die herritarrei, eta bereziki azpimarratzen du esparru bakoitzarekin ohituagoak dauden pertsonak egotea komeni dela. Bileretan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, baina urriaren 5a baino lehen eskatu beharko da, 945891161 telefono-zenbakira deituta (241 luz.) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzita.


Inprimatu   E-maila