El Refor itxita egongo da ostiral eta larunbat gauetan

Amurrioko Udalak El Refor ostiral eta larunbat gauetan ixtea erabaki du, joan den asteburuan izandako ekintza bandalikoak direla eta. Ekintza berberak berriro gerta ez daitezen, Udalak asteburu honetatik aurrera espazio hori ixteko neurria hartu du.

“Asteburu honetan, hiri altzarien aurkako ekintza bandalikoak izan dira El Reforren, eta asteburuetako gauetan instalazioak ixteko neurria hartu dugu. Aisialdirako eta kirola egiteko gunea da amurrioarrentzat, eta ez dugu onartuko pertsona gutxi batzuen jokabide txarrak egunean zehar hainbat jarduera jasotzen dituen leku hori hondatzerik”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Hori dela eta, ostiraletik, irailaren 10etik, 21:30etik larunbateko 08:30era El Refor itxita egongo da, eta instalazioa egunez erabili ahal izango da, eta larunbat gauean berriro itxiko da, 21:30etik igandeko 08:30era arte. Neurri hori asteburu guztietan gauzatuko da.


Inprimatu   E-maila