Amurrio Bidean-ek urteko azken hiruhilekoan emango diren sei prestakuntza-ekintza berri antolatu ditu

Amurrio Bidean-ek, Amurrioko Udaleko Tokiko Garapen Agentziak, hainbat tailer eta prestakuntza-ekintza diseinatu ditu, bai trebetasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten eta lanean dauden pertsonentzat, bai langabeentzat, lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

Aurreikusitako prestakuntza-ekintzetatik hiru on-line emango dira, eta gainerako ikastaroak aurrez aurrekoak izango dira, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokoloa betez. Programatutako prestakuntza-ekintzen artean, HAZILAN eta Okupatu: Presta zaitez enplegurako izeneko programak egongo dira.

HAZILAN

HAZILAN, enplegua aurkitzeko gaitasunak garatzeko ikastaroa da. Parte hartzeko baldintzak, 20 eta 44 urte bitartean edukitzea eta Goi-mailako edo unibertsitateko ikasketak izatea dira. Programa urriaren 4tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da, 130 prestakuntza-ordurekin, eta, ondoren, urtarriletik apirilera bitartean, praktikak egingo dira. Aurkezpen eguna irailaren 27a izango da.

Excel Aurreratua: Negozio-adimen tresnak

Prestakuntza-ikastaro honen bidez, excell tresnen ezagutzan eta erabileran sakondu nahi da, datuak aztertzeko. Online formatuan egingo da, urriaren 5etik 27ra. 

Salmenta-prozesua eta bere teknikak. Tresna digitalak erabiliz

Covid-19ak bultzatu duen eta gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari den fenomenoetako bat tresna digitalen hazkundea izan da. Horretarako, ikastaro honen helburua ingurune digital berrira egokitutako ezagutzak, tresnak eta esperientzia praktikoak eskaintzea da, bertaratzen diren pertsonei salmenta-prozesuari segurtasun eta eraginkortasun handiagoz aurre egiten laguntzeko. Ikastaroa urriaren 19tik 28ra bitartean izango da, online formatuan.

Kudeaketarako aplikazio informatikoak: Contaplus eta Nominaplus

Ikastaro honekin, parte-hartzaileek enpresetan administrazio-kudeaketako funtzio ohikoenak, hala nola kontabilitatea, nominak eta gizarte-aseguruak, eraginkortasunez betetzeko ezagutzak eskuratuko dituzte. Ikastaroa azaroaren 2tik 22ra izango da, aurrez aurre.

Nola dinamizatu online bilera eraginkorrak

Online bilerak prestatzen ikasteko ikastaro hau online formatuan egingo da azaroaren 2tik 17ra. Bertan, online bilerak prestatzen ikasiko da, elkarreragina sustatzeko dituzten berezitasunak kontuan hartuta, emankorrak izan daitezen.

Okupatu: Presta zaitez enplegurako

Azaroaren 23tik 26ra bitartean egingo den Okupatu programaren helburua eraikuntza- eta motibazio-espazio bat sortzea da, pertsonen gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko, enplegua bilatzen laguntzeko.

Plazak mugatuak dira eta, beraz, aldez aurretik eman behar da izena, irailaren 1ean hasita. Parte hartu edo informazio gehiago nahi dutenek Amurrio Bidean-ekin jar daitezke harremanetan, 945891721 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Prestakuntza-ekintza horiek Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen ditu Aiarako Kuadrillaren bidez, Hazilan programa izan ezik. Programa horren % 50 FSEk laguntzen du diruz, eta 2014-2020 aldirako EAEko Programa Operatiboaren barruan dago.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Euskera PROGRAMA 1..pdf)ProgramaPrograma3742 kB06-08-21 10:28

Inprimatu   E-maila