- Zaintza-kamerak jarri dira ekintza bandalikoak prebenitzeko eta azpiegitura publiko hori behar bezala erabiltzen dela bermatzeko
Amurrio, 2025eko azaroaren 3a. Azken hilabeteetan, igogailuak bandalismo-gertakari batzuk izan ditu, batez ere pintadak eta kalte txikiak instalazioetan. Ekintza horiek hiri-ingurunearen itxura hondatzeaz gain, mantentze-lanen kostu gehigarria ere eragiten diote Udalari.
Kamerak jarrita, Udalak zerbitzua behar bezala erabiltzen eta kontserbatzen dela bermatu nahi du, udalerriko koten arteko mugikortasuna errazten baitu. Udalak gogorarazi du igogailu panoramikoaren helburua pertsonak bertikalki garraiatzea dela, lehentasuna adineko pertsonei eta haur txikiak orgatxoan dituzten gurasoei emanez.

