MADERAS DE LLODIO ENPRESAREN EEE-ARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Amurrioko Udalbatzako udal taldeek honako hau adierazten dute

  • Une honetan, Maderas de Llodio enpresan EEE bat gertatzen ari da, eta horrek 35 pertsonaren kaleratzea eta ekoizpenaren %40aren deslokalizazioa ekarriko du. Zentzu honetan, Amurrioko Udaletik gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei eta haien familiei, eta haiei gure babesa eta laguntza eskaintzeko prestutasuna adierazi nahi dugu, bizi duten egoera gogorrean.
  • Gure eskualdea krisi ekonomiko ugarik gogor jo dute, eta guztietan borrokak eta elkartasunak bidea ireki dute eskualdea aurrera ateratzeko.
  • Egoera larri honen arduradun zuzena, zalantzarik gabe, GARNICA da.
  • Gai honetan eskumenak dituzten erakundeei egiten diegu dei, GARNICA LLODIOren egoerari irtenbidea bilatzeko lanean jarrai dezaten.
  • Amurrioko Udalak berresten du enpleguarekin eta jarduera industrialarekin duen konpromisoa, gure herriko eta eskualdeko jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren motor gisa.

Inprimatu   E-maila