Hainbat udal-zerga kobratzea

2025eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra, borondatezko epean kobratzeko prest daude San Anton merkatuan postuak jartzeagatiko 2025eko tasari dagozkion ordainagiriak.

2025eko irailaren 1etik urriaren 31ra, mahai eta aulkiekin (terrazak) okupatzeagatiko 2025eko tasari dagozkion ordainagiriak borondatezko epean kobratzeko prest daude.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioarenĀ bidez.

Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.


Inprimatu   E-maila