Amurrioko Udalak bideozaintzako ekipo bat jarri du, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako helburu bakarrarekin. Ekipo horretan, matrikula irakurtzeko OCR kamera bat (1) eta bideoa atzemateko inguruneko kamera bat (1) daude, Aldai kalean semaforo gorriaren jauzia detektatzeko. Bideozaintza-sistema berri hau Udaltzaingoak trafikoa aurrez aurre erregulatzeko eta kontrolatzeko dituen ohiko moduei gehitzen zaie. Gainera, informazio-kartel bat jarri da bideozaintzaren arloan, herritarrei eta gidariei jakinarazteko eremua bideozaintzapean dagoela, informaziorako eskubidea betetze aldera.
Amurrioko Udala arduratuko da ekipoek lortutako datuak zaintzeaz, grabazioen eta erregistroen erabilgarritasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko neurriak indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera egokituz.
Ekimen honen bidez, herriko bide-segurtasuna indartu nahi da, gidariak zirkulazio-arauak eta semaforoak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatuz, eta beste bide-erabiltzaileak arriskuan jar ditzaketen gidatzerakoan jokabide arduragabeak saihestuz.