Urtarrilaren 19an, igandea, Amurrioko San Anton azokarako kalez kaleko salmenta postuak jartzeko baimena onartu da

Amurrioko Udalak kaleko salmenta postuak baimentzea onartu du.
2025eko San Anton azoka solidarioa
.

Urtarrilaren 19an, igandea, San Anton eguna ospatuko da Amurrion. Ohi bezala, egun honetan azoka zabala eta askotarikoa antolatzen da baserriko produktuekin, kontserbekin, zuhaitz eta landareekin, eta Alkatetzaren Dekretuaren bidez egun horretarako salmenta-postuak baimentzea onartu da, erantsitako dokumentuan aurkezten den bezala.

Parte-hartzaileei gogorarazten zaie jai-eremura 8: 00etatik 9: 15era bitartean sartu ahal izango direla, eta 9: 15etik 14:45era bitartean ezin izango dela ibilgailurik sartu. Une horretan sartu ahal izango da postuak jasotzeko.

 


Inprimatu   E-maila