Amurriok indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa berretsi du Aiarafestekin lotutako salaketa publikoaren ostean

Duela gutxi Aiarafesteko antolakuntzako kide bati egindako eraso baten harira egindako salaketa publikoaren aurrean, Amurrioko Udaleko Berdintasun Batzordea, EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariek osatua, jaialdiaren antolatzaileekin eta herriko mugimendu feministarekin bildu zen atzo arratsaldean.

Topaketan, Aiarafesteko antolakuntzak adierazi zuen salatutako pertsona jada ez dela talde antolatzaileko kidea eta ez duela inolako harremanik jaialdiarekin. Baieztapen hori legez jasota geratu da.

Berdintasun batzordeak Aiarafest ingurune libre eta seguru batean garatzeko bere ahalegin guztiak bideratzeko konpromiso irmoa berretsi du. Gainera, ekitaldiaren antolakuntzak jaialdira egokitutako protokolo espezifiko bat ezar dezan lan egingo du, indarkeria matxista, homofobikoa eta transfobikoa berme osoz jorratzeko eta prebenitzeko.

Amurrioko Udalak eraso edo indarkeria matxista mota oro gaitzesten du eta berdintasunezko gizarte seguru eta indarkeriarik gabeko baten aldeko borrokarekiko konpromisoa berresten du.


Inprimatu   E-maila