Abenduaren 7ra arteko epea dago Lanbideren lan-eskaintzan izena emateko. Lorezaintzako arduradun bat eta lorezaintzako 4 ofizialentzako eskaintzak daude. Aiarako Kuadrillak eskualdeko tokiko enplegu-ekintzen programa kudeatzen du, Lanbidek diruz lagunduta, eta eskualdeko udalerrietan kontratazioak egiten ditu. Amurrioko kasuan, 5 pertsona kontratatuko dira 6 hilabeteko kontratuarekin.
Interesdunek honako esteka hauetan eman dezakete izena eskaintzetan:
Amurrioko lorezaintzako arduraduna:
https://web.lanbide.eus/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162024013860&CTRG=1&TEXT=amurrio
Lorezaintzako ofiziala: https://web.lanbide.eus/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162024013857&CTRG=1&TEXT=amurrio