Amurriok Euskararen Eguna kultur jardueraz eta euskararen sustapenaz beteriko astearekin ospatuko du

  • Zinema, tailerrak, musika eta eskola-jarduerak herritar guztientzat

Amurrio Euskararen Eguna ospatzeko prestatzen ari da, azaroaren 29an hasi eta abenduaren 3an amaituko den programazioarekin. Aste berezi honetan, Amurrion euskararen erabilera sustatzeko eta euskal hizkuntza eta kulturari balioa emateko kultura-, arte- eta hezkuntza-jarduerak egingo dira.

Amurrioko Udalak euskararen sustapenarekin eta garapenarekin duen konpromisoa berretsi egiten du. Konpromiso hori belaunaldi berriei transmititzea, eguneroko bizitzan presentzia indartzea eta erabilera sustatzea helburu duten ekimenetan gauzatzen da.

EGITARAUA:


AZAROAK 29, OSTIRALA

  • 09:30-13:15 Literatura irakurraldia herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Osoko Bilkura Aretoan):
    • 09:30-10:15 ZABALEKO
    • 10:15-11:00 MENDIKO
    • 11:00-11:45 ARESKETA IKASTOLA
    • 11:45-12:30 AMAURRE
  • 18:00 Amurrioko I. Bideo kopla jaialdia Amurrio Antzokian.
  • 20:00 Euskaldungak: Euskaldun zahar eta berriari buruzko antzezlan umoretsua Amurrio Antzokian (sarrera doan).

AZAROAK 30, LARUNBATA

  • 17:30-19:30 Neon Body Paint tailerra 10-14 urtekoentzat, kultura etxean.
  • 18:00-19:30 Porrusalda Erromeria, haur berbena.
  • 19:30 UGARTE OTXOTEAren kantu kalejira, herriko plazatik abiatuta.
  • 22:00 “Furgonologoa” Julen Axperen bakarrizketa, herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, San Anton plazan).

ABENDUAK 1, IGANDEA

  • 17:00 “Liztor kapitaina” marrazki bizidunak euskaraz, Amurrio Antzokian (sarrera: 3,75 €).
  • 19:00 “Azken erromantikoak” filma, euskaraz (sarrera: 5,00 €).

ABENDUAK 2, ASTELEHENA

  • 19:00 “Azken erromantikoak” filma (Txani Rodriguezen literatura lanean oinarrituta) euskaraz, Amurrio Antzokian (sarrera: 3,75 €).

ABENDUAK 3, ASTEARTEA (EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA)

  • 17:30 “Ibon magoa”, Berbalagunaren eskutik, herriko plazan.
  • 18:30 “Kandelen argipean” eta txokolate jana, herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, San Anton plazan).

ABENDUAK 6, OSTIRALA

  • Durangoko Liburu eta Disko Azokara autobusa:
    • Irteera: 09:15.
    • Itzulera: 13:30 Durangotik.

Prezioa: 9 € (tiketak kultura etxean).

 


Inprimatu   E-maila