- Urtean 3.000 eurotik gorako aurrezpen ekonomikoa izatea eta 5 tona karbono dioxido gutxiago isurtzea aurreikusten da.
- Udalak 26.444,55 euroko inbertsioa egin du jarduketa aurrera eramateko eta horretarako 13.990 euroko dirulaguntza izan du.
Energia garbien eta efizientzia zein trantsizio energetikoaren aldeko estrategiaren esparruan, Amurrioko Udalak 18 plaka fotovoltaiko jarri ditu Amurrioko Udal Musika Eskolan estalkian, eta instalazio horrek eraikinaren energia-kontsumoaren zati handi bat estaliko du.
Udalak 26.444,55 euroko inbertsioa egin du jarduketa hori aurrera eramateko eta 13.990 euroko dirulaguntza izan du.
Jarduera hauek, Udalak udal-instalazio eta eraikinetan eguzki plakak edota energia-eraginkortasuna hobetzeko beste sistema batzuk jartzearen aldeko konpromiso sendoari erantzuten diete.
Energia garbi eta jasangarrien aldeko urratsak ematen jarraitzen dugu, eta plaka hauen instalazioarekin aurrerapauso garrantzitsua ematen ari gara energia berriztagarrien.