Amurriok "Denok gara norbait" elkarlaneko argazki-proiektua aurkeztu du

  • Lanak Udaletxeko fatxadan, Kultur Etxean eta La Casonan egongo dira ikusgai azaroaren 7ra arte.

Amurrioko Udalak, kultura arloaren bitartez, "Denok gara norbait" proiektua aurkeztu du. Argazki-proposamen hori Maied Urrutia Parra argazkilaritza-tailerreko irakasleak zuzendu du, eta Bruna Aldama, Ainara Robles eta Iratxe Rotella ikasleek garatu dute. Ekimen honek ohiko Lehiaketa Artistikoaren espazioa hartzen du, tokiko Kultura Planetik bultzatutako eztabaidari erantzunez, tokiko artisten sustapenean formatu tradizionalen eraginkortasuna zalantzan jartzea bilatzen duena.

Proiektua proposamen tradizionalek Amurrioko Kultura Planaren 5. ardatzeko 1., 2. eta 3. lerroetan ezarritako tokiko artisten lanak sortzen eta erakusten laguntzeko helburuak lortzeko duten gaitasunari buruzko hausnarketan oinarritzen da. "Denok gara norbai" lanaren bidez, sorkuntza garaikideari ematen zaion laguntza indartu nahi da, obren erakusketa sustatuz eta tokiko eragileekin lankidetzan arituz.

Oraingo honetan, proposamen artistikoa argazkigintzan zentratzen da, espazio publikoa erabiliz eta artearen berezko probokazioa aztertuz. Gainera, proiektu hau bat dator Kultura Planaren zeharkako ardatzekin, genero-berdintasuna eta berdintasunezko kultura garatzea sustatzen baitute.

"Denok gara norbait": duintasun eta miresmenezko erretratuak

Pertsona bakoitzak, gizartean duen garrantzia kontuan hartu gabe, existitze hutsagatik berezko balioa duelako ideiatik sortu da proposamena. Proiektuak pertsona bakoitzak ingurukoen bizitzan nola eragiten duen hausnartzera gonbidatzen du, modu paregabean inspiratuz eta hunkituz.

Proiektuaren koordinatzaileak, Maied Urrutia Parrak, Amurrioko pertsona bat aukeratzeko eskatu die sortzen ari diren hiru argazkilariei. Erretratuek, elkarlaneko saio batean eginak, pertsona horien esentzia atzematea eta benetan direnen irudi duin eta naturala transmititzea dute helburu.

Proiektu bat eta tokiko komunitatearentzat

"Denok gara norbait" lanaren helburua ez da soilik sorkuntza artistikoaren eta tokiko artisten sustapenaren garrantzia nabarmentzea, baizik eta emakumeek gizartean dituzten errealitate desberdinak islatuko dituen berdintasunezko espazio bat sortzea ere. Horrela, ekimena ispilu bihurtu da Amurrioko komunitatearentzat, herritarrak gonbidatuz pertsona bakoitzak bere ingurunean duen balioa ikustera.


Inprimatu   E-maila