Hainbat udal-zerga kobratzea:

2024ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra, borondatezko epean kobratzeko prest daude San Anton merkatuan postuak jartzeagatiko 2024ko tasari dagozkion ordainagiriak.

2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra, mahai eta aulkiekin (terrazak) okupatzeagatiko 2024ko tasari dagozkion ordainagiriak borondatezko epean kobratzeko prest daude.

2024ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra, borondatezko epean kobratzeko prest daude 2024ko hainbat tributuri dagozkien ordainagiriak. Udal-hilerria mantentzeagatiko tasak, udalaren landa-higiezinak luberritzeagatiko tasak, onura publikoko mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasak, ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkaleku-erreserbagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasak (ibiak), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (EJZ), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta idazkunekin okupatzeagatiko tasak dira.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioarenĀ bidez.

Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.


Inprimatu   E-maila